Bisita gidatua San Martinen kontsumo arduratsua sustatzeko
Detalles del evento
Zentzuz Sareak bi jarduera antolatu ditu San Martin auzoan kontsumo arduratsua eta tokiko merkataritza sustatzeko. Abenduaren 2an, osteguna, 17:00etatik 18:00etara bisita gidatu bat izango dugu San Martin auzoan zehar, Antso
Detalles del evento
Zentzuz Sareak bi jarduera antolatu ditu San Martin auzoan kontsumo arduratsua eta tokiko merkataritza sustatzeko.
Abenduaren 2an, osteguna, 17:00etatik 18:00etara bisita gidatu bat izango dugu San Martin auzoan zehar, Antso Jakituna kaleko pergolatik hasita. Bisita horretan, hurbileko merkataritzaren, elkartasunaren edota ingurumenarekiko errespetuaren aldeko apustua egiten duten San Martin auzoko eta inguruetako hiru establezimendu ezagutuko ditugu. Aukera ezinhobea establezimendu horiekin harreman zuzena izateko eta gure tokiko ekonomian bidezko merkataritzak eta kontsumo arduratsuak duten garrantziaz hausnartzeko. Gainera, parte-hartzaileen artean erosketa-txartelak zozketatuko ditugu!
Bisita honetan interesa duen talde bat ezagutzen baduzu baina data edo ordutegia egokitzen ez bazaizu, jar zaitez gurekin harremanetan eta beste bisita bat adostuko dugu zuen taldearekin.
Izena emateko, zentzuz@consumoresponsable.info helbidera idatzi edo 945 288 031 telefonora deitu dezakezu.
+ info: https://consumoresponsable.info/eu/bisita-eta-tailerra-san-martinen/
Hora
(Jueves) 17:00 - 18:00
Lugar
San Martin auzoa, Vitoria-Gasteiz