Datorren larunbatean, martxoak 14, 10,30etatik 14,30etara Donostiak Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatuko du Boulevarden, kioskoaren ondoan.
Aurten ere, hirian bidezko merkataritza sustatzen dugun elkarteen taldeak jai-merkatu txiki hau prestatu dugu: elikadura, kosmetika, arropa… Besteak beste, trikitilariak, kafea, txokolatea eta gailetak dastatzeko aukera, jolas kooperatiboak eta produktu saski baten zozketa izango dira.
