Mexiko

MEXIKO – Chiapas

SETEMek 20 urte daramatza Mexikon, hain zuzen, Chiapasen, elkartasun-auzolandegiak antolatzen. 2007. urteaz geroztik, SETEMen bazkide K’inal Antsetik izenekoak parte-hartzaileak hartzen ditu San Cristóbal de las Casas herriko egoitzan.

Parte-hartzaileek Emakumeak Prestatu eta Gaitzeko Zentroan (CEFOCAM) prestatzen diren emakume indigena gazteekin bizitzeko aukera dute. Zentro horrek, besteak beste, maien antzinako teknika eta diseinuekin ehunak eta brodatuak ekoizten dituzten emakumeei laguntza ematen die.