Kolonbia

KOLONBIA – Medellín

SETEMek Kolonbian antolatu ohi dituen elkartasun-auzolandegiak Medellín hirian egiten dira. Han bi erakundek –Mujeres Que Crean eta Penca de Sábila– lan egiten dute, eta SETEMek urte asko daramatza horiekin lankidetza-proiektuetan elkarlanean lan egiten eta gutxienez 10 urtez elkartasun-auzolandegiak antolatzen.

Mujeres Que Crean erakundearen eskutik, parte-hartzaileek emakumeen giza eskubideen aldeko, indarkeria matxistak prebenitzeko edo Antioquiako emakumeen partaidetza sustatzeko lana ezagutuko dute, besteak beste.

Penca de Sábilaren eskutik, hainbat gaitan sakonduko da, hala nola elikadura-burujabetzan eta agroekologian, esaterako, tailerretan parte hartzen edo nekazarien lursailak bisitatzen.