Ekuador

EKUADOR – Mendia eta itsasertza

2005ean, SETEMek Ekuadorren lankide dituen erakundeak elkartasun-auzolandegietako parte-hartzaileak hartzen hasi ziren. Erakunde horiek, Maquita eta FEPP izenekoek, Ekuadorreko hainbat eskualdetan lan egiten dute; hortaz, horiek bisitatzen dituztenek eskualde eta proiektu ezberdinak ezagutzen dituzte, urtearen eta lantaldeen disponibilitatearen arabera.

Nekazarien komunitateei hainbat produktu ekoizten eta merkaturatzen laguntzea, hala nola kakaoa, kinoa edo artisau-lanak; emakume liderrak ahalduntzea; antolaketa indartzea; agroekologia; bidezko merkataritza,… Gai eta proiektu asko ezagut daitezke gertuagotik bi erakunde haiek bisitatzen eta horietako langileekin eguneroko lanean egoten.