Datorren azaroaren 28an, astelehena, Murgiak “Hazitik platerrera: desberdinkeriak eta alternatibak” jardunaldia hartuko du, Isa Álvarez Visporen eskutik. Bera nekazarien alaba eta biloba, hezitzailea eta agroekologoa da. SETEM, Zuiako Udala eta Laia Eskola dira jardunaldiaren antolatzaileak, Arabako Foru Aldundiaren finantzaketa duena. Zuiako Udaletxean izango da, arratsaldeko 18:30etan. Sarrera librea izango da tokiak bete arte.
Egungo elikagaien ekoizpen- eta kontsumo-sisteman, gero eta zailagoa da gure ingurunean ekoizten diren elikagai osasuntsuak kontsumitzea. Sarritan, hemen jaten duguna beste herrialde batzuk jazarriz lortzen dugu. Horregatik, besteak beste, elikagaien ekoizpen- eta kontsumo-sistema eraldatzeak garrantzi handia bereganatu du. Horri buruz, hain zuzen ere, arituko gara jarduera honetan.
Isa Álvarezen laguntzaz, elikadura-burujabetzan oinarritutako eredu bat eraikitzeko bideak aztertuko ditugu; bertoko baserritar eta ekoizleen, bereziki emakumeen, protagonismoa aitortzen duen eta elikadura osasuntsu bat izateko eskubidea bermatzen duen eredu bat alegia.
Gainera, eredu horren eraikuntzan feminismoak egin ditzakeen ekarpenak ere izango ditugu hizpide; hau da, dibertsitatearekiko errespetuan, elkar zaintzan eta erantzunkidetzan oinarritutako harremanak sustatzea; lanaren banaketa sexualaren aurka borrokatzea, etab.