Tuppersex subertsiboa Agurainen! Feminismoa, kontsumo arduratsua eta plazerak uztartzen

23/Iraila/2021 | Albisteak

Datorren irailaren 28an Desmontando a la Pili kooperatibak gidatutako tuppersex feministari ekingo diogu Aguraingo Latsarri Gaztetxean, Inguma Neska Gazte Taldearen eskutik. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da hiru orduko tailer honetan.

Sexuaz mintzatuko da, planteamendu feministak, kontsumo arduratsua, osasuna eta plazera oinarritzat hartuz, patriarkatua eta sexismoa zalantzan jartzeko tresna gisa. Sexuari buruz modu dibertigarri, lasaian eta ikuspegi feminista eta antikapitalista batetik hitz egiteko aukera da.

Horrela, topaketa hau elkarrizketarako gune bat izango da, eta bertan, plazeraren, sexuaren eta osasunaren inguruan zalantzak, kezkak eta gogoetak planteatuko ditugu, kontu handiz aukeratutako produktu erotiko eta terapeutikoak ezagutuz, hori guztia Ekonomia Sozial eta Solidarioaren esparrutik abiatuta.

Animatu eta etorri!

Tailer hau abiatzeko Arabako Foru Aldundiaren finantzaketa izan dugu, Botereen berreskuratzea. Kontsumo Kontziente Arduratsu Eraldatzailea eta Ekonomia Sozial Solidario Feminista baten alde proiektuaren markoan.