SETEM Hego Haizearen 2021 urtea bildu dugu bideo honetan

07/Uztaila/2022 | Albisteak

Joan den ekainaren 20an SETEM Hego Haizearen Ohiko Batzar Nagusia modu presentzial eta birtualean ospatu genuen. Topaketa horretan 2021eko kontuak eta jardueren txostena onartu genituen, eta 2022rako esku artean ditugun planak aurkeztu eta onartu genituen.

Egin dugun bideo-memoria ikustera gonbidatzen zaitugu, 2021ak osasun-egoerak baldintzatuta utzi zizkigun irudi asko biltzen dituena. Hala eta guztiz ere, lan handia egin dugu gure ohiko eremuetan: Arropa Garbia kanpaina, finantza etikoak, Balioen Faktoriaren eraketak, indarkeria matxistak kontsumoan, bidezko merkataritza, gure sareak…

Gainera, nahi duenak eskura izango ditu gure kontu ikuskatuak eta jardueren memoria osoa. Deskargatu!