Mugarik gabeko emakumeak. Elkarrekin garaiezinak: egin bat ZarenSare sarearen kanpainarekin

14/Urria/2021 | Albisteak

SETEMetik «Mugarik gabeko emakumeak. Elkarrekin garaiezinak» kanpainan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, ZarenSare sareak Landa-Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta abiatuko duena. Horrez gain, egun horretan, Aiaraldeko emakumeekin batera, hiru jardunaldi egingo ditugu.

Kanpaina urriaren 15ean, ostirala, hasiko da, Facebook Live bidez nazioarteko mahai bat antolatuz, zein ZarenSare sarearen profilean jarraitu ahal izango den. Kolonbia, Ekuador eta Chiapasko emakume nekazariekin topaketa izango da:

  • Diana MarĂ­a Sierra, Medellingo Red Intercorregimental de Mujeres erakundeko kidea.
  • Ofelia Salazar, Ekuadorko Napo Garaiko Mujeres Parteras Kichwas elkarte kidea.
  • Cecilia LĂłpez PĂ©rez, K’inal Antsetik taldeko kidea, Chiapas.

Horien artean, landa-eremuko emakumeei eragiten dieten hainbat gai errepasatuko dituzte. Zein da beren giza eskubideen egoera? Zer estrategia jarraitzen dituzte bizi baldintzak hobetzeko? Zer horizonte proiektatzen da laguntza-sareak lortzeko?

Jardunaldia jarraitzeko ZarenSareren Facebookeko profilean sartu eta bideoa erreproduzitu besterik ez duzu egin beharko. Bideoa 17:00etatik aurrera aktibatuko da Euskadin, 10:00etan Ekuadorren.