Good Clothes Fair Pay kanpaina: milioi bat sinadura soldata duinak eskatzeko

19/Abuztua/2022 | Albisteak, Arropa Garbia

Uztailaren 19an, Good Clothes Fair Pay kanpaina europarra abiatu da. Europako herritarren ekimena da, Europako Batasunari soldata duinak eskatzeko modaren sektoreko langileentzat; eta horren erantzukizuna enpresei emateko.

Gure arropak ekoizten bizi diren ehunka milaka pertsonak ezin dute bizitza duinik izan beren lanarekin. Ehunkien industriako langileek soldata duina merezi dute, ez, ordea, soldata miserableekin nekez bizi.

Europako Batasunak modaren sektoreko markei eta txikizkako enpresei eskatu ahal die soldata duinak ordaintzeko, eta eskatu eta legeztatu behar du. Horixe bera eskatuko diogu zure laguntzarekin.

Milioi 1 sinadura behar dira gure eskakizuna kontuan har dezaten.

Egin bat eta eskatu Europako Batzordeari legegintza prestatu dezan, ehunkien sektoreko markei eta txikizkako enpresei agintzeko beren langileek soldata duinak jasotzen dituztela bermatu behar dutela.

Informazio guztia eta sinatzeko galdetegia hemen: www.goodclothesfairpay.eu

Fashion Revolution erakundeak egin du kanpaina eta WFTO Europe, Campaña Ropa Limpia eta FairTrade International kanpainen babesa du, besteak beste.