Mugi zaitez eta mundua eraldatuko dugu

abendua, 2021

16abe7:00 pm9:00 pmTopaketa: Bizitza eta lurraldea defendatu: emakumeak erresistentzian

Ekintzaren zehaztasunak

Topaketa honetan ikusiko dugu, dimentsio anitzeko krisi-egoera honetan, sistema ekonomiko harrapariaren gizarte- eta ingurugiro-inpaktuek batez ere emakumeak kaltetzen dituztela, bereziki, migratzaileak, indigenak, pobreak edo arrazializatuak badira. Eta, era berean, emakumeak dira borrokaren aurreko lerroan dirautenak, lurraldeak babesten edo bizitzari eusten, pandemiaren hilabete txarrenetan ikusi dugun bezala.

  • Noiz? Abenduak 16, osteguna, 19:00etan
  • Non? Aldabe Gizarte Etxeko ekitaldi aretoa (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? Dohainik
  • Toki-erreserba? Formularioa (hemen klik egin)

Hizlaria:

Yayo Herrero antropologoa, hezitzaile soziala eta nekazaritzako ingeniari teknikoa; IAD hezkuntza zientzietan. FUHEMko zuzendari nagusia izan zen 2012tik 2018ra, eta egun haren patronatuko kidea da; Madrilgo Complutense Unibertsitatea Fundazio Orokorraren CCEIMko koordinatzailea izan zen 2008tik 2011ra bitartean; Garúa S. Coop. Mad. kooperatibako bazkide langilea da; Ingurumen Hezkuntzako eta Garapen Jasangarriko Unesco Katedrako irakasle-laguntzailea da (UNED); ekologia sozialaren, feminismoaren eta gizarte-zientzien inguruko hogei libururen baino gehiagoren egilekidea, bai eta artikulu ugarirena ere; Hegoako edizio-batzordeko kidea. Ekologistak Martxan-eko koordinatzaile konfederala izan zen 2005etik 2014ra bitartean.

Ordua

(Osteguna) 7:00 pm - 9:00 pm

Tokia

Centro Cívico Aldabe

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

¡Entre todas las personas, todo!

Inscríbete en nuestro boletín y empieza a vivir con una solidaridad activa.

X