Mugi zaitez eta mundua eraldatuko dugu

octubre, 2021

15oct(oct 15)4:30 pm16(oct 16)2:00 pmLantegia: Bizitze Ona: hausnarketatik ekintzara (gazteleraz)

Detalles del evento

Bizitze Onak Abya Yalan du jatorria. Paradigma honek bizitza, naturarekiko bizikidetza harmonikoa eta arbasoen filosofiaren aintzatespena erdigunean jartzen ditu, garapen ekonomikoa bide bakartzat zuen kolonizazio epistemologikoa gainditzeko gida gisa. Bizitze Ona alternatiba bat da bizitzaren erritmo naturala berreskuratzeko, gure giza esentziarekin berriro konektatzeko eta bizitzea merezi dugun bizitzaren paradigma berria eraikitzeko.

Bizitze Ona ezagutu, aplikatu eta praktikatzeko, paradigma honen oinarrian dagoen pentsamenduaren jatorritik abiatuko gara, zer kontzeptutan oinarritzen den ikasiz eta hausnarketatik ekintza eraldatzailera igarotzeko aukera ematen duten esperientzia praktikoak ezagutuz.

Noiz? Urriak 15, ostirala, 16:30etik 20:30era eta urriak 16, larunbata, 10:00etatik 14:00etara.
Non? Simone de Beauvoir elkarteen etxea (Vitoria-Gasteiz)
Prezioa? 15 €* (SETEMeko kideak dohainik) *Izen-ematea ordaintzeko zailtasunik baduzu, kontsulta iezaguzu.
Izen ematea: Formularioa (hemen klik egin)

Prestakuntza-emailea:

Adriana Rodríguez Salazar soziologoa da, Nazioarteko Lankidetzako masterra eta Garapen Ikasketetan doktorea, Bizitze Onari buruzko tesiarekin. 26 urteko esperientzia du ikerketa-ekintza partehartzailean, eta Amazoniako oihanean eta Andeetako eskualdean ibili da, herri indigenei, emakumeei eta tokiko komunitateei natura defendatzeko prozesuetan eta bizitza Osoaren ikuspegi kolektiboko prozesuetan laguntzen. Ikertzaile independentea da, aitona-amona jakintsuen zirkulu sakratuetan parte hartzen du; Garapenaren Aliantza Kritikoaren partaide da; Coimbrako Unibertsitateko Gizarte Zientzien Aldizkari Kritikoan eta Argentinako “Revista Conexiones Cuánticas” aldizkarian kolaboratzen du. Informazio gehiago: www.filosofiadelbuenvivir.com

Hora

15 (Viernes) 4:30 pm - 16 (Sábado) 2:00 pm

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

¡Entre todas las personas, todo!

Inscríbete en nuestro boletín y empieza a vivir con una solidaridad activa.

X