Indarkeria kontsumitzen dugu? tailerra Muskizen

05/Urria/2021 | Albisteak

SETEM Hego Haizeak eta Muskizko Udalako berdintasun sailak gonbitea luzatu nahi dizuete «Indarkeria kontsumitzen dugu?» lantegian parte har dezazuen. Lantegia urriaren 28ko 18:30etan izango da Muskizko Kultur Etxean.

SETEMen «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketak indarkeria matxisten eta kontsumo arruntaren arteko lotura aztertzen du hainbat esparrutan, eta gizarteak indarkeria horiek naturaltzat eta normaltzat jo dituela erakusten du. Tailer horretan ikerketak zenbait esparrutan (estetika, mugikortasuna, fikziozko serieak, teknologia mugikorra…) izan dituen emaitzak hartuko ditugu abiapuntu. Indarkeriak nola eragiten digun eta beste kontsumo-bide batzuk nola eraiki ditzakegun aztertuko dugu sormenaren bidez.

Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa da plaza erreserbatzea berdintasuna@muskiz.com helbidera idatziz edo 946709936 telefonora deituz.

Tailerrak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketa du.