cartel día mundial comercio justo vitoria gasteiz

Zatoz Vitoria-Gasteizera Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna gurekin ospatzera maiatzaren 14an

06/Maiatza/2022 | Albisteak, Bidezko Merkataritza

Maiatzaren 14an Gasteizek bat egingo du Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunaren ospakizunarekin. Gasteiztar guztiek hainbat jarduera ireki izango dituzte Foru plazan, 11:00etatik 20:00etara.

Jardunaldiari ekingo zaio kontsumo-alternatiben azokari hasiera emanez. Hainbat stand izango ditu, oso gai ezberdinekoak, besteak beste, banka etikoko ekimenak, energia berriztagarriaren kontsumoa, energia berriztagarrietan oinarritutako jokoak, artisautza, bigarren eskuko arropa, elikadura ekologikoa, telefonia eta Internet eta banaketa jasangarriko kooperatiba bat.

Ospakizun horretan, ‘Teatro sobre ruedas’ konpainiaren mikroantzezlanak izango dira nabarmen, ikusle guztientzakoak. 15 minutuko emanaldiak egingo dituzte etengabe, 12:00etatik 14:00etara bitartean eta, ondoren, 17:30etik 19:00etara.

Teatro sobre ruedas konpainiaren mikroantzerkiak

Jarduera gehiago egongo dira dira egunean zehar, adbidez, haurrentzako tailerrak, graffiti tailerra (Fill In Culture taldearekin batera) eta Machines taldearen kontzertua, 19:00etan hasi eta jardunaldiari amaiera emango diona. Gainera, egun osoan zehar, bidezko merkataritzako janaria eta edaria dastatzeko aukera egongo da taberna batean, baita RootGasteiz proiektu berriak prestatutako mokaduak.

Machines taldearen kontzertua

Zentzuzek antolatu ditu jarduerak, alegia, Gasteizko Bidezko Merkataritzako eta Kontsumo Arduratsuko sarea, hauek osatua: SETEM, Medicusmundi Araba, Bide Bidean eta Mugarik gabe. Antolakuntzan Manos Unidas eta Oxfam Intermon izan ditu kide. Gasteizko Udalaren finantzaketa jaso da, Lankidetza Zerbitzuaren bidez; eta Arabako Foru Aldundiak lagundu du ere bai.

Bidezko merkataritzaren onura sozialak eta ingurumenekoak

Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunak mugimendu horrek gizarteari eta ingurumenari dakarzkion onurak ospatu eta ezagutzera eman nahi ditu. 2022an, ikusarazi nahi da bidezko merkataritzaren lan-irizpideek genero-berdintasunari laguntzen diotela. Bidezko merkataritzak emakumeak ahalduntzeari eta genero-aldea eta gizarte-rolak hausteari laguntzen die bere erakunde guztiek bete behar dituzten zenbait neurriren bitartez: emakumeen enpleguari laguntzea, zuzendaritza-taldeetan emakumeak egotea, soldata-berdintasuna eta langile guztientzako lan-prestakuntza.

Informazio gehiago ezagutu nahi baduzu Munduko Egun horren ospakizunari buruz, bisitatu Estatuko Koordinatzailearen weba.