cartel

Balio Faktoriaren 2021-22 ikasturtea hemen da!

23/Iraila/2021 | Albisteak

SETEMen Balio Faktoriaren ikasturte berri bat hastear dago. Irantzu Varelaren eskutik egingo du, “Ez dago matriarkaturik, ezta supermerkatuan ere” bakarrizketa aurkeztuko duena irailaren 29an, asteazkenean, 19:00etan, Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean.

Bakarrizketa hau SETEMen “Indarkeria kontsumitzen dugu?” ikerketan oinarritzen da, eta umorea erabiltzen du matxista eta arrazista den sistema honek kontsumitzeko modu jakin batzuetara bultzatzen gaituela erakusteko. Bakarrizketa honekin kontsumo kritiko eta arduratsuaren inguruko jarduerez betetako ikasturte berri bati hasiera emango diogu. Hainbat gai jorratuko dira, hala nola ekofeminismoa, multinazionalek Latinoamerikan duten eragina, arropagintza, sexualitatea, plataforma-ekonomiak eta banka etikoa.

Jarduera honetan, datozen hilabeteetan Euskadiko hainbat lekutan izango ditugun ikastaroen, tailerren, hitzaldien eta abarren programazioa ezagutaraziko dugu. Xehetasunez eta maitasunez prestatutako programazioa da, eta abendura arte egingo diren jarduera guztien izen-emateak zabalik daude.

Programazio horrek aukera emango digu Latinoamerikatik sistema kapitalistaren alternatiba gisa proposatzen den Bizitze Ona ezagutzeko, bai eta euskal eta espainiar transnazionalek kontinente horretan dituzten inpaktuak eta erresistentzia-mugimenduak ezagutzeko ere. Halaber, trantsizio ekosoziala errepasatuko dugu Yayo Herrerorekin batera, energia-ereduari buelta emango diogu edo kontsumoaren eta indarkeria matxisten arteko harremana aztertuko dugu.

Kontsultatu programa osoa, aukeratu gehien gustatzen zaizkizunak eta parte hartu! Jarduera horiek posible dira Gasteizko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketari esker.