Akziodunen Batzarrentzako akzio-bilketa 2022. Banku Armatua Kanpaina

21/Otsaila/2022 | Albisteak

Banka Armatua Kanpainaren parte gara SETEM, eta finantza-erakunde nagusien akziodunen batzarretan parte hartuko dugu berriro. Zure laguntzarekin egingo dugu.

BBVA, Banco Santander, CaixaBank edota Banco Sabadell finantza-erakunde handi hauetako baten akziodun kritikoei zuzendutako mezua da.

Armamentu-enpresetan egiten dituzten inbertsio-politikak salatzeko, beharrezkoa da banku horietakoren batean akzioak dituzten pertsona kritikoek botoa delegatzea. Horrela, Akziodunen Batzar Nagusietako hitz egiteko txandetan bankuen eta armagintzaren arteko harremanaren ondorio batzuk salatu ahal izango ditugu.

Zure diruak gerraren negoziotik etekin ekonomikoa eskuratzen duten enpresak finantzatu dezan nahi ez baduzu, eta zure akzioak laga nahi badizkiguzu Batzarraren egunean zure izenean esku har dezagun:

  • Bidali sinatuta jatorrizko botoa, gutxienez zure bankuko akziodunen batzarra baino 10 egun lehenago, eta hutsik utzi batzarrera joango den pertsonaren izena. Zure ordezkaritza postaz bidal dezakezu helbide honetara: SETEM Catalunya, Bisbe Laguarda kalea, 4, 08001 Bartzelona.
  • Ordezkaritza telematikoa ere egin dezakezu. Kasu honetan, idatz iezaguzu delegacio-vots@bancaarmada.org helbidera eta informazioa emango dizugu.