2021ko SETEM Hego Haizearen Batzarraren erabakiak

25/Ekaina/2021 | Albisteak

Ekainaren 22an, asteazkenean, SETEM Hego Haizeak urteko batzarra egin zuen. Egun horretan, erakunde hau osatzen dugun pertsona batzuk berriro elkartu ginen, oraingoan, batez ere fisikoki, Gasteizko gure egoitzan. Aztertutako puntu guztiek aldeko botoekin egin zuten aurrera.

Aurreko batzarraren akta onartu ondoren, gure erakundean 2020. urtea nola igaro zen azaldu genuen. Alde batetik, KONTU EKONOMIKOAK ezagutu genituen, urtero bezala, kanpo-auditoria baten bidez ikuskatuak izan zirenak. Hemen kontsulta daitezke. Bestalde, atzera begira eta SETEMek lan egiten duen hainbat arlotako jarduera ugarien errepasoa egin genuen: nazioarteko lankidetza, erakundea eraldatze prozesua, Arropa Garbia Kanpainaren lana edo Fabricando Mujeres 2.0 dokumentalaren argitalpena, besteak beste. BEGIRATU HEMEN JARDUEREN TXOSTENARI.

Jarraian, 2021eko kudeaketa-plana ezagutarazi genuen urte honen asmoei begiratzeko. Eta denbora gehiago eman genuen SETEMek 2023ren amaierara arte martxan jartzen duen BARNE-KUMUNIKAZIOKO PLAN berria ezagutzen.

Batzarreko ezohiko puntu gisa, gure zuzendaritza-batzordea berritu genuen. Karmele Breton da gure presidenteorde berria, behin Vero Fernandezek kargua utzita. Gure esker ona eta besarkadarik handiena Verori, hainbeste urtetan SETEM bere familia bihurtzeagatik. Gure bideak elkartzen jarraitzea espero dugu!