COVID ondorengo gizarterako Ekonomiaren susperraldi gizatiarragoa eta iraunkorragoa ekonomiaren susperraldi gizatiarragoa eta iraunkorragoa aldarrikatuko dugu Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunean

30/04/2021

SETEM Euskadi

siguiente

"Berreraiki dezagun justiziaz" mezua Bidezko Merkataritzaren mugimenduak nazioartean egindako aldarrikapenak laburbiltzen ditu, eta SETEMek eta, orain arte, Espainiako Estatuko 219 erakundek ere izenpetu ditugu (GKEak, Ekonomia Solidarioaren erakundeak, finantza etikoak, ekologistak, gizarte-enpresak, hezkuntza-, osasun-, kontsumitzaile-elkarteak, elkarte zientifikoak, etab.).

"Berreraiki dezagun justiziaz" adierazpenarekin, erakundeok dei egiten diegu ordezkari politikoei eta nazioarteko erakundeei COVID osteko garaiko ekonomia eta merkataritza berreskuratzeak lehentasuna eman diezaien giza eskubideei, planetaren babesari eta Bidezko Merkataritzaren eta Ekonomia Solidarioaren balioetan oinarritzeari.

Maiatzaren 8an ospatuko dugun bidezko Merkataritzaren Mundu Egun honetan, eredu ekonomikoaren eraldaketa eskatzen dugu, desberdintasun sozialak gutxitu eta larrialdi klimatikoa geldiarazteko. Mezu hori eta bidezko merkataritzaren balioak zabaltzeko, hainbat jardueratan parte hartuz ospatuko dugu Munduko Eguna.

Bilbon, Bizkaiko Bidezko Merkataritzaren sareak "Berreraiki dezagun justiziaz: Ekonomia sozial eta solidarioko esperientziak begirada feminista global batetik" online solasaldia antolatuko du maiatzaren 6an. Euskadiko eta El Salvadorko esperientziak bilduko ditu. Kontsultatu hemen informazio gehiago.

Donostian, hilaren 8an, mikroteatroak ikusteko bi emanaldi izango dira, bidezko merkataritzako produktuen salmenta eta dastaketarekin batera. Begiratu informazio gehiago.

Gasteizen maiatzaren 5etik 14ra bitartean izango dira ekitaldiak: txokolate dastaketa birtuala, hiriko elikadura jasangarriren alternatibekin topaketa online , salmenta eta informazio puntua eta "Jatea ekitaldi politiko bat da: nekazaritzako elikagaien sistema globala pandemia garaian" ikastaroa. Klikatu hemen informazio gehiagorako eta izena emateko.


#BerreraikiJustiziaz

Adierazpenean azaldutako gobernuei eta erakundeei egindako aldarrikapenen artean, enpresa-sektoreari dagozkionak nabarmentzen dira, hala nola enpresa guztiek giza, lan eta ingurumen eskubideak munduko edozein tokitan dituzten ekoizpen-kate guztietan errespetatzen dituztela bermatuko duen legeria bat onartzeko beharra. Halaber, enpresei laguntzeko programa publikoak Nazio Batuek eta ELGAk oinarrizko eskubideei, jokabide fiskal arduratsuari eta genero-berdintasunarekiko eta klimarekiko konpromisoei buruz ezarritako printzipio gidariak betetzen dituztenentzat bakarrik eskuragarri egotea eskatzen dute.

Larrialdi klimatikoari dagokionez, gobernuek CO2 isuriak murrizteko helburu nazionalak hartzea eta Parisko Akordioak betetzea eskatzen dute erakundeek. Gainera, baliabide naturalen gehiegizko ustiapena ekidingo duen eta planetaren mugak errespetatuko dituen eredu agroekonomiko bat sustatzea eskatu dute.

Bestalde, zerga-sistemak erreformatzea eskatzen dute, Bidezko Merkataritzako produktuak, produktu organikoak eta kooperatiba eta enpresa sozialetatik datozenak sustatzeko. Eskaera horiekin, pandemia beste eredu ekonomiko eta komertzial ekitatiboago eta ekologikoago batekiko inflexio-puntua izatea eskatzen dute erakundeek.

Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunean, herritarrek eskaera horien alde egin ahal izango dute, #BerreraikiJustiziaz kanpainaren bidez. Hura osatzen duten irudiak www.comerciojusto.org webgunean deskargatu ahal izango dira, "Berreraiki dezagun justiziaz" kanpaina politikoa nazioartean. Bidezko Merkataritzaren Mundu Erakundearen, Fair Trade Advocacy Oficina erakundearen eta beste 8 erakunderen ekimena da.

Argazkia: Coordinadora Estatal de Comercio Justo

Argazkia: Teatro sobre ruedas

Bideoa: Coordinadora Estatal de Comercio Justo