Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna 2021 Gasteizen

29/04/2021

SETEM Euskadi

siguiente

SETEM Hego Haizea Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunarekin bat egingo du eta maiatzeko programazioa, bidezko merkataritzara eta elikadura jasangarriko tokiko alternatibetara bideratuko du Balio Faktorian. Zentzuz Sarearekin eta Gasteizen bidezko merkataritza sustatzen duten erakundeekin batera abiatuko ditugu ekintzak.

Lehenengoa “txokolatea bost zentzumenekin dastatzea” online tailerra izango da. Jarduera honetan Bidezko Merkataritzako hiru txokolate mota dastatuko ditugu bideokonferentzia bidez. Gainera, egiteko modua ezagutuko dugu, pertsonak eta planeta errespetatuz. Jarduera hau maiatzaren 5ean, asteazkena, egingo da 19: 00etatik 20:15era Zoom plataformaren bitartez. 10€ balio du, eta parte hartzeko formulario hau bete behar da. Parte hartu nahi dutenek, SETEM Hego Haizeak Gasteizen duen egoitzara joan behar dute txokolateak jasotzera.

Maiatzaren 8an, Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunean, informazio eta salmenta puntu batean elkartuko gara Loma Generala Plazan, goizeko 11:00etatik 14:00etara.

"Jaten duguna zainduz: alternatiba jasangarriak Gasteizen" online topaketak hirian elikagaiak, modu arduratsuagoan eta jasangarriagoan, kontsumitzeko aukerak ezagutaraziko ditu. Bioalai kontsumo ekologikoaren elkarteak, Bionekazaritza nekazaritza ekologikoaren Arabako elkarteak, Beganbaik, jatetxe begetariano eta beganoak eta Eraman enpresak parte hartuko dute. Ekitaldia irekia da eta Setem-en Youtubeko kanalaren bidez jarraitu ahal izango da maiatzaren 12an, asteazkena, 19: 00etan.

"Jatea ekintza politiko bat da: pandemia-garaiko nekazaritzako elikagaien sistema globala" ikastaroa dugu. Bertan, deforestazioa, gaixotasun berriak agertzea, klima-aldaketa eta mantenugaien dieta baxuan oinarritutako osasun-arazoak sustatzen dituen, multinazional handien esku dagoen, sistema baten inpaktuak zeharkatuko dira. Horri amaiera emateko, elikadura-subiranotasunarekin lotutako alternatibak proposatuko ditugu eta industriak eskaintzen dizkigun alternatiba faltsuak amaituko ditugu. Bi saio izango dira: maiatzaren 14an, ostirala, 16:30etik 20:30era, eta 15ean, larunbata, 10:00etatik 14:00etara, Simone Beauvoir Elkarteen Etxean. Formulario hau betez eman behar da izena. 20 euroko prezioa du inskripzioak, baina SETEMeko bazkidea bazara doan aterako zaizu.

Zuen zain gaude!

Argazkia: SETEM Hego Haizea