Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna 2021 Donostian

29/04/2021

SETEM Euskadi

siguiente

Etor zaitez Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatzera! Teatro sobre Ruedas konpainiaren mikroantzerkiak ikusi ahal izango dituzu Plaza Haundin (Egia). Bi emanaldi egingo dira: 12:30etik 13:00etara eta 13:30etik 14:00etara. Bi emanaldien aurretik bidezko merkataritzako kafea dastatzeko eta produktuak erosteko aukera izango duzu. Ekitaldi honek Donostiako Udalaren finantzazioa izango du.

 

  • Noiz? Maiatzak 8, larunbata 12:00etatik 14:00etara
  • Non? Plaza Haundi (Egia)
  • *Sarrera librea edukiera bete arte.
  • Antolatzailea: Donostiako Bidezko Merkataritza taldea.

Bidezko merkataritzaren Mundu Eguna 2021 Donostian.