Bidezko Merkataritza eta Tokiko Ekoizpen Iraunkorra: bateragarriak eta beharrezkoak

cj1.jpg

Argazkia:

SETEMek Kontsumo Arduratsua eta Tokiko Ekoizpen Iraunkorraren kontzeptuarekin lotutako Bidezko Merkataritza proposatzen du.

Gure ustez, tokiko ekoizpen iraunkorrari esker, herriek beren nekazaritza- eta abeltzaintza-politikak definitzeko eskubidea dute, baita elikagaien eta lurraren arloetakoak ere. Horrela lortzen da haientzat ekologikoki, sozialki, ekonomikoki eta kulturalki egokiak izatea.

Horrek, gainera, elikatzeko eskubidea eta elikagaiak ekoizteko eskubidea barne hartzen ditu; beren burua eta beren gizarteak mantentzeko gaitasuna izatea, alegia.

Halaber, kontsumitzaileek kontsumitzen duten elikagaiaren ezaugarriak (hau da, nola, noiz eta non ekoitzi den) ezagutzeko erantzukizuna kontuan hartzen du.

Horregatik, gure ustez, Bidezko Merkataritzaren irizpideak eta Tokiko Ekoizpen Iraunkorrarekin lotutakoak bateragarriak dira. Hori posible izateko, ezinbestekoa da iraunkortasunez eta bidezkoak eta berdintasunezkoak diren ekoizpen- eta merkataritza-harremanen bidez lortzen diren tokiko eta sasoiko produktuen kontsumoa lehenestea.