Zentzuz Kontsumitu Gasteizko garapenerako hezkuntza-proiektu bat da

SETEM Hego Haizea, Medicus Mundi Araba, Mugarik Gabe eta Paz y Solidaridad erakundeekin batera, kontsumo kontziente eta arduratsua, bidezko merkataritza eta elikadura-subiranotasuna hurbileko eta ohiko aukera praktiko gisa sustatzen saiatzen da globalizazio neoliberalak inguruan eta herrialde txiroetan dituen eragin ekonomiko eta sozialak eta ingurumenekoak murrizteko.

Toki-erakunde eta -instituzio garrantzitsuekin hezkuntza-prozesu bat hasi nahi dugu eraldaketarako ekintza ahalbidetzen duen kontzientzia soziala sortzeko.

Gure aliatuak Gasteizko erakundeak dira, esperientziak ezagutzera eman eta transmititzeko gaitasuna dutenak, baita kontsumitzaile-elkarteak, GGKEak, sindikatuak, tokiko ekoizleen elkarteak, Hegoaldeko ekoizleen eta bidezko merkataritzako ekoizleak, ikastetxeak, ingurumena errespetatzen duten tokiko produktu eta elikagaiak kontsumitzea sustatzen duten elkarteak, Gasteizko Udaleko arlo autonomoak eta menpekoak, kontsumitzaileak eta, nola ez, proiektuaren bidez antolatutako azoka eta topaketetara doazen pertsonak ere bai.

Bizirik dagoen proiektu bat da, eta kontsumo kontzientea eta arduratsua sustatzeko interesa eta gogoa duten pertsona eta kolektibo guztiak barne hartzen ditu.

Bideoa: Zentzuz Kontsumitu