Udalerri etikoak desazkundean, barne-hartzean, orekan eta feminismoan oinarritutako garapenerantz dabilen sarea

LOGO_ZARENSARE1.jpg

Argazkia: ZarenSare - EnRedando sareko logoa

Euskal erakundek (besteak beste, SETEM), kolonbiarrek eta Salvadorrekoek "Zarensare-Enredando" sareko adierazpena sinatu dugu. Sare hau 2009 urtean jarri zen abian, eta ordutik esperientziak elkarbanatu ditu, hasiera batean, "Udalerri etikoak" izenburupean.

Hegoaldeko nahiz euskal erakundeok "bizi nahi dugun gizarte ereduaren definiziorantz" lan egitea adostu dugu, "bizia izatea merezi duen bizitza". Xedea egungo hazkunde ekonomikoan eta ahalik eta etekin handienean oinarritzen den eredu sozio-ekonomikoarekin bukatzea" da. Horren ordez, ZarenSarek eraldaketa soziala bultzatzen du. Kontzientzia aldaketaren eta praktika eraldatzaileen bitartez, tokiko nahiz nazioarte mailan ekoizpen, banaketa eta kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea sustatzea bilatzen du ZarenSarek, betiere justizia soziala eta parekidetasezko ikuspegi feminista batetik.

Horretarako, ekoizpen, banaketa eta kontsumo arduratsu eta kontzientearen kontzeptua hedatu; pertsonen, kolektiboen, talde sozialen eta herrien arteko, nahiz gizabanakoen eta Naruraren arteko harreman desberdinak sustatu; barne hausnarketak eta eztabaidak eduki, eta era lokalean eta asoziatiboan eragina politiko eta soziala egiten du ZarenSare sareak.

IZANSARE ADIERAZPENA IRAKURTZEKO KLIKATU HEMEN.

ZarenSare osatzen dugun erakundeak: Corporación para la Vida Mujeres Que Crean (Medellin, Kolonbia), Mujeres en la diversidad (Basauri, Bizkaia), Banda Bat Elkartea (Donostia, Gipuzkoa), Penca de Sábila (Medellin, Kolonbia), Fundación REDES (San salvador, Salvador) Pozokoetxe auzokideen elkartea (Basauri, Bizkaia), Margotu elkartea (Bilbo, Bizkaia), K'inal Antsetik (Txiapas, Mexiko), Sagarrak Talde Ekologista (Basauri, Bizkaia), Mujeres de Aquí y de Allá - Hemengo eta Hango Emakumeak (Basauri, Bizkaia), Beizama Bizia (Beizama, Gipuzkoa) eta SETEM Hego Haizea GGKE (Euskadi)

Berriak: