Maite, Iban, Janire, Edu eta Edurne, Campo de Ecuador-Ekuadorreko Auzolandegia (2011)

02/02/2012

SETEM Euskadi

Ez da batere erraza lerro batzuetan Ekuadorren bizitakoa azaltzea, non partekatu ahal ditugun egun zoragarriak pertsona ikaragarriekin, agian sosa gutxirekin baina, ezbairik gabe, balore handiekin eta izugarrizko gainditzeko gogoarekin.

Itsasoaren beste aldean egon garen bitartean, elkarlana sustatzeko ideiak zer garrantzia daukan  sendotu ahal izan dugu, indibidualismoa alde batera utzita.

Alde horretatik, harro eta zoriontsuak gara, han bertan, guk geuk ikusi ahal izateagatik  elkarrekiko helburu berberantz ibiltzea ezinbestekoa dela. Erakutsi digute hemendik bidalitako dirulaguntza funtsezkoa izan arren, horrek ez lukeela ezertarako balio komunitatea bat izango ez balitz  eta lana denok batera egingo ez balute.

Ikaragarria zein beharrezkoa da azpimarratzea pertsona zehatz batzuengan egiten ari den trebakuntza, bestelakoen lana ondo bideratu ahal izateko eta, aldi berean, nekazaritza eta abelazkuntzako arloan aurrerapen handiak lortzeko.

Ez daukagu ahazterik Ekuadorreko jende gehiena sektore honetatik bizi dela. Halaber, gure egonaldian antzeman egin dugu pertsona bakoitzak dauzkan baliabideak, gehienetan oso gutxi landuak, sustatu behar direla, bizitzako oztopoei aurre egiteko.

Beste gauza bat nabarmendu nahi duguna, abentura hau intentsitate handiaz bizi izana da, hau da, nola jende ezezagunarekin eta herrialde ezezagun batean emozioak sortu diren. Emozio hauek pentsamendu eta sentimendu  positiboak baino ez dituzte piztu gure baitan. Hori dela medio, esan dezakegu esperientzia oso aberasgarria izan dela eta, horren ondorioz, egungo iparralde eta hegoaldearen arteko aldea murriztearen alde borrokan jarraituko dugula.

 

Maite, Iban, Janire, Edu eta Edurnek, 2011an Ekuadorreko auzolandegian parte hartu zuten