Kazetaria zara eta SETEM Hego Haizeari buruz gehiago jakin nahi duzu?
Jarri harremanetan Komunikazio arduradunarekin:

Jon Narváez López de Aberasturi. Telefonoa: 945120746. E-maila: comunicacion.euskadi@setem.org

Prentsa-oharrak

  • 16/03/2012

    BBVA lehenengo posizioan dago espainiar estatuko banku armatuen rankingean

    Bakearen aldeko Ikasketen Delàs Zentroak, Globalizazioko Zorraren Behatokiak (GZB) eta SETEMek, “BBVA armarik gabe” kanpainan elkarrekin lan eginez, BBVAren Akziodunen Batzar Nagusian iragarri dute armen negoziora baliabide gehien bideratu duen bankua dela.

    Agiria ikusi | Neurria 129.6 KB

  • 12/03/2012

    “Garbi Jokatu 2012” kanpainak exijitzen du Londresko Joko Olinpikoetako jantzigintzaren sektoreak lan?eskubideak errespeta ditzala

    Euskadiko GGKEek, sindikatuek eta kontsumitzaileen elkarteek gaur Garbi Jokatu 2012 kanpaina aurkeztu dute. SETEM Hego Haizeak koordinatzen duen kanpaina horretan, sinadurak bildu dira Adidas (Londresko Jokoen babeslea) eta Nazioarteko Batzorde Olinpikoa estutzeko, Londresko Jokoetako ekipamenduak, kirol-materiala eta publizitate?materiala ekoizten dituzten pertsonen eskubideak babes ditzaten.

    Agiria ikusi | Neurria 79.9 KB

  • 20/02/2012

    La Alianza Juega Limpio pide al COE que vele por el cumplimiento de los derechos laborales en la industria de los Juegos Olímpicos de Londres

  • 18/01/2012

    SETEM Hego Haizeak “estonoesloqueparece.org” kanpaina aurkezten du, egungo kontsumo eredua salatzeko eta horren inguruan hausnartzeko eta alternatibak eskaintzeko.

    Sentsibilizazio kanpaina berriak Euskadiko hiri eta herri nagusiakbisitatuko ditu. Erakusketaren bidez, eguneroko arropa eta elikagaienkontsumoari begirada egingo diogu, gure ohiturak kolokan jarrikodituena; halaber, gure bankuaren hautua. “Matrix” pilulak, “kamisetainozoak”, mezu ezkutuzko kartelak edo erosketa portal faltsua dirakanpainaren ezustekoetariko batzuk.

    Agiria ikusi | Neurria 69.0 KB

  • 02/01/2012

    SETEMek salatzen du euskal kutxak beren helburu sozialetik urrundu direla, gizartean eta ingurumenean ondorio larriak eragiten dituztelako

    BBK, Kutxa eta Vital Kutxari buruz egin duen ikerketan, GGKEak kutxen gardentasun falta gaitzetsi du, eta herrialde txirotuetako nahiz gure herrialdeko ingurumen- eta gizarte-eskubideen urraketa larriekin erlazionatu ditu. SETEM Hego Haizeak finantza etikoen alde egiten du apustu alternatiba gisa, beste banku-eredu bat posible baita.

    Agiria ikusi | Neurria 59.4 KB