Kazetaria zara eta SETEM Hego Haizeari buruz gehiago jakin nahi duzu?
Jarri harremanetan Komunikazio arduradunarekin:

Jon Narváez López de Aberasturi. Telefonoa: 945120746. E-maila: comunicacion.euskadi@setem.org

Prentsa-oharrak

  • 15/09/2014

    Hazkunde ekonomikoari eta garapen kapitalistari buruzko berrikuspen kritikoa izango da gai nagusia SETEM Hego Haizearen ikastaroen inaugurazio-jardunaldian

    Keinu txikiek aldaketa handiak ahalbidetzen dituzte”. SETEM Hego Haizea euskal erakundeak keinu txikiak finkatu nahi ditu gure ingurunean, erabat ziur baitago denon artean errealitatea eraldatu AHAL DUGULA. Eta eraldaketa horretan ezinbestekoa da prestakuntza, izan ere, urteak daramatza arlo horretan lanean eta 2.000 pertsona baino gehiago izan ditu partaide. Irailaren 18an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, SETEMen 2014-2015erako prestakuntza-eskaintza inauguratuko da Montehermoso Kulturunean. Horretarako, BI PONENTZIA antolatu dira “Gutxitzea, feminismoa eta kontsumo arduratsua” izenburupean.

     Ekitaldian, Yolanda Jubeto Ekonomia doktore eta feministak (EHUko Ekonomia Zientzien Fakultateko Ekonomia Aplikatuko Sailean irakaslea) esku hartuko du. Gaur egun, Tokiko Giza Garapenarekin, gizarte-mugimenduen arteko harremanekin eta lankidetza eraldatzailearekin zerikusia duten hainbat proiektutan esku hartzen du, eta baita beste proiektu batean ere Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarearekin (REAS). Horietan guztietan, gainera, ikuspegi feministatik. Hegoa elkartearen zuzendaritza-batzordeko kide ere bada. Berarekin, Carlos Taibo egongo da, idazle eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zientzia Politikoko irakaslea. Taibo gutxitzeari buruzko hiru libururen egile da: “En defensa del decrecimiento” (2009); “El decrecimiento explicado con sencillez” (2011) eta “¿Por qué el decrecimiento?” (2014). Liburu horietan, gutxitze ekonomikoa aurrerapen eta ongizatetik bereizi eta gutxitzearen aldeko apustu irmoa egiten du.

     Halaber, SETEM Hego Haizea elkarteko presidentea den Zuriñe Fernandezek esku hartuko du jardunaldian, eta elkartearen prestakuntza-ekintza aurkeztuko du. Montehermoso Kulturuneko Betolaza aretoan eta 18:00etatik aurrera izango den jardunaldian zehar gutxitze ekonomikoari buruzko berrikuspen kritikoa landuko da ponentzietan, arreta berezia gutxitzean, feminismoan eta kontsumo arduratsuan jarririk, egiazko eraldaketa sozialaren eragile gisa ulertuta.

     Kontsumo arduratsu eta eraldatzailea

     Ekitaldian, finkatuta duen prestakuntza-ekintza ere aurkeztuko du SETEMek. “Errealitatea eraldatzeko ikastaroak. Zure esku dago!” izenburupean, “Garapenerako lankidetzarako estrategiak” ikastaroak osatzen du 2014-2015eko eskaintza. Ikastaroa larunbatetan emango dute Gasteizen ospe handiko irakasleek.

     Gasteizen asteburuetan emango den beste ikastaroa “Hegoaldeko herrien errealitatea” izango da eta honetandatorren udaran Amerika Latinoko herrialde bateko elkartasuneko esparru batera joateko prozesuan parte hartzeko aukera ematen da.

     Online prestakuntzari dagokionez, “Kontsumo arduratsua, kontzientea eta eraldatzailea” aurkeztuko dugu, zeinaren bitartez kontsumo kritiko eta eraldatzailearen bidezko aldaketara bideratutako hausnarketak eta ikaskuntzak eskainiko diren.

     Prestakuntza, hazten laguntzen digun eta ekintzarako, konpromisorako eta eraldaketa pertsonal eta kolektiborako gonbit egiten digun banakako edo taldeko prozesu bat bezala ulertzeko SETEMekook dugun moduari erantzuten dio.

    Informazio gehiagorako: www.transformateconsetem.org

    PRESTAKUNTZA ESKAINTZA 2014/2015 ikus dezakezu. Klicka ezazu HEMEN

     

    Agiria ikusi | Neurria 99.5 KB

  • 21/03/2013

    Botínek erronka onartuko al du?

    Emilio Botíni bakearen eta gizarte-kohesioaren aldeko benetako konpromisoak hartzeko erronka bota diote BANCO SANTANDERen Akziodunen Biltzarrean. BANCO SANTANDER armarik gabe” kanpainak BANCO SANTANDERek armetan egiten dituen inbertsioak eta indarkeria eragiten dutenak salatuko ditu.

    Bakearen aldeko Ikasketen Delàs Zentroak, Globalizazioko Zorraren Behatokiak (GZB) eta SETEMek, “BANCO SANTANDER armarik gabe” kanpaina sustatzen duten erakundeek, BANCO SANTANDERen Akziodunen Biltzar Nagusian esku hartuko dute berriro Santanderren martxoaren 22an, ostirala, milaka akzioren ordezkaritzari esker.

    Azken bost biltzarretan finantza-erakundeak armagintza-enpresetan egin dituen eta Amazonia suntsitzen duten inbertsioak salatu ondoren, gizarte-erakundeek eskatuko diote modu argian har dezala indarkeria armatuarekin lotutako jarduera ororen kontrako jarrera, eta, horretarako, berriro ere altxatuko dute ahotsa erakundearen akziodunen biltzarrean, BANCO SANTANDERek bakearen eraikuntzarekin lotuta egin dituen aurrerapausoen inguruko informazio eta gardentasun osoa eskatzeko.

    Funts publikoak jaso ditu Banestoren bitartez eta BANCO SANTANDERek Europako Banku Zentraletik milioiak jaso ditu mailegu gisa, benetako ekonomiaren kredituaren fluxua bermatu behar zuten milioiak, hain zuzen, eta, gainera, eragin argia du espainiar politika publikoetan; hori guztia ikusirik, bankuari hainbat galdera egin behar dizkiogu nahitaez armak uztearekin eta bakearen kultura eraikitzearekin lotuta, gizartean tentsio kezkagarria nabaritzen den une honetan.

    Akziodunen biltzarraren ondoren, kanpainaren ordezkarien esku-hartzeen berri emango dugu.

    Webak:

    BANCO SANTANDER armarik gabe: http://www.bancosantandersinarmas.org

    Banca Armada: http://www.bancaarmada.org

    Centre Delàs: http://www.centredelas.org/

    ODG: http://www.odg.cat

    SETEM: http://www.setem.org

    Aurreko urteetan BANCO SANTANDERen Biltzar Nagusian gauzatu ditugun parte-hartzeak:

    2012: http://tinyurl.com/d323sqs

    2011: http://tinyurl.com/cz66tq6

    2010: http://tinyurl.com/ckz7suk

     

    Agiria ikusi | Neurria 67.2 KB

  • 08/06/2012

    Tailer klandestinoak Euskadin

    Euskadiko hiru hiriburuetako hiriguneetan hiru edukiontzi erraldoi agertu dira. Letra txinatarrezko errotuluak dituzte, eta barruan etengabe lanean ari diren pertsonen hotsa entzuten da. Brodatzeko makina batzuek gaur, ostiralez, eta bihar, larunbatez, sinadurak josiko dituzte ehun-zatietan, eta 2012ko Garbi Jokatu Kanpainak Adidasi, Londresko olinpiaden babesle ofizialari, entregatuko dizkio, Joko Olinpikoetako langileen lan-eskubideak errespeta ditzala exijitzeko.

    Agiria ikusi | Neurria 79.5 KB

  • 10/05/2012

    Maiatzaren 12an Gazteizek Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du

    “Inor leher eginda utzi gabe, kafe on batez gozatu" lelopean, maiatzaren 12an (larunbata), eguerdiko 12:00etan, ehun bat herritan izango dira kafea ehotzen ariko diren pertsonen kontzentrazioak, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna dela eta. Bidegabekeria (ordainsari eskasak, lan baldintza iraingarriak, haurren esplotazioa, genero berdintasunaren gabezia, ingurumenaren hondamendia...) egoeren gainean arreta jartzea bilatzen da ekintza horrekin, hain zuzen, kafearen eta bestelako artikuluen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin loturik ematen, baina ikusten ez diren egoerak.

    Agiria ikusi | Neurria 146.9 KB

  • 10/05/2012

    Maiatzaren 12an Bilbok bat egingo du Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunarekin

    “Inor leher eginda utzi gabe, kafe on batez gozatu" lelopean, hurrengo larunbatean, maiatzak 12, ehun bat hirik Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatuko dute. Bidegabekeria (ordainsari eskasak, lan baldintza iraingarriak, haurren esplotazioa, genero berdintasunaren gabezia, ingurumenaren hondamendia...) egoeren gainean arreta jartzea bilatzen da ekintza horrekin, hain zuzen, kafearen eta bestelako artikuluen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin loturik ematen, baina ikusten ez diren egoerak.

    Agiria ikusi | Neurria 101.6 KB