Lankidetza eraldatzailea

Lankidetza, gure ustez, harreman eta errealitate bidegabeak eraldatzeko elementu politiko bat da. Aldaketarako motorra pertsonak eta giza garapena direla ulertzen duen ikuspuntu eraldatzaile horrekin, gure lana honela bideratzen dugu: gure lan-eremu diren herrialdeetako (Kolonbia, Mexiko, Salvador, Ekuador eta Peru) erakundeek modu parte-hartzailean landutako proiektuak eta ekimenak gauzatzen lagunduz.

 
Lehentasunezkoa da, gure ustez, lan-eremu ditugun eskualdeetako gizarte-erakundeak indartzea eta ibilbide eta oinarri sozial ezaguneko erakunde horiek gure lan-ildo berak izatea, hots:
- Tokiko ekoizpena eta kontsumo arduratsua: bidezko merkataritza, tokiko ekoizpen iraunkorra, finantza etikoak eta erosketa publiko arduratsua.
- Emakume antolatuen ahalduntzea.

 

Gaur egun, herrialde hauetan dauzkagu proiektuak:
-Mexikon, K’inal Antsetik toki-erakundearekin (+info)

-Salvadorren, Salvadorreko Emakumeen Mugimenduarekin (+info

-Kolonbian, zenbait erakunderekin (Corporación de Mujeres que Crean, COMBOS eta Penca de Sábila) (+info)

-Ekuadorren, zenbait erakunderekin (MCCH Fundazioa eta FEPP) (+info)

-Perun, DESCOrekin (+info)

SETEMen nazioarteko lankidetzarako estrategiaren oinarria da kasuan kasuko herrialde edo eskualdeetako erakundeekin harreman egonkor eta jarraituak izatea.

Argazkia: Andeak (Peru)

Argazkia: Kinal Antsetik (Mexiko)

Bideoa: Combos (Kolonbia)