Aliantzak hiru erakundeekin

Corporación de Mujeres que Crean

Medellíngo erakunde feminista bat da, eta emakumeek aintzatespena, balorazioa, ahalduntzea eta izaki indibidual, sozial, kultural eta politiko gisa posizionatzea lortzea du helburu.


Erronka horiek erdiesteko SETEM Hego Haizeak Emakume Sortzaileen Korporazioarekin batera egiten du lan hainbat proiekturen bidez, emakumeen kontrako sexu‑indarkeriaren aurrean arreta, prebentzioa eta eskubideak exijitzeko, emakumeen buruzagitza politikoak bultzatzeko eta emakumeak beren herrietan politikoki bultzatzeko.

COMBOS

Hezkuntza Korporazioa Medellínen lan egiten duen gizarte‑erakunde demokratikoa da. Sektore txiroetako neska-mutil, gazte eta emakumeen sustapen politiko, ekonomiko eta kulturalarekin konprometituta dago, eta horretarako, hezkuntza, babes, ikerketa, antolakuntza eta parte‑hartze politikoko prozesu integralak gauzatzen dira.

COMBOSen bi lan‑arlo ditu: umeak eta emakumeak. Kolektibo horiek herritar oso gisa jardun ahal izatea bultzatuz, horien baztertzea eta zaurgarritasuna murriztea du helburu.

SETEM Hego Haizeak denbora luzea darama COMBOSekin lankidetzan

Penca de Sábila

Penca de Sábilako Korporazio Ekologiko eta Kulturalak Medellínen parte‑hartze demokratikoan, justizian, gizon eta emakumeen eta belaunaldi eta kulturen arteko berdintasunean eta biodibertsitatearen babes eta erabilpen iraunkorrean oinarritutako gizarte iraunkor eta subiranoa eraikitzen laguntzen du.


SETEMek Penca de Sábilarekin batera egiten du lan nekazaritza‑jarduera tradizionalak agroekologiko bihurtzeko gaikuntza‑prozesuetan, merkaturatzeko zirkuituen hobekuntzan, eta, bereziki, nekazaritza‑arloko emakume, gazte eta elkarteen antolamendu‑dinamiken sustapenean.

 

 

Argazkia: Agroekologia Eskola Medellínen. Penca de Sábila

Bideoa: Combos (Kolonbia)