Formazio eraldatzailea

2018 urtea hasi zenetik prestakuntza erabat aldatu genuen SETEMen: Balio Faktoria da egungo ereduaren izena. Eztabaida eta hausnarketarako gune batean datza, non irailetik ekainera arte kontsumo arduratsua dugu hizpide.

Gure kontsumoaren bidez gizartea eralda dezakegu, baina horretarako ezinbestekoa da geure burua prestatzea. Esparru bat aukeratuko dugu hilabetero, orain arte Finantza Etikoak, Bidezko Merkataritza, arropa edota teknologiarekin egin dugun moduan.

Modu horretan hilabetero hainbat jarduera desberdin abiatuko ditugu, zure ordutegi, ezagutza, etabarretara hobekien egokitzen direnetan parte har dezazun. Horrez gain, eta ohi bezala, udaro antolatzen ditugun elkartasun auzolandegietara joateko aukera ematen du Faktoriaren jardueretan parte hartzen dutenei.

Begiratu Balio Faktoriaren programa eta batu!

Argazkia: Arcadi Oliveresekin topaketa bat

Argazkia: Elkartasun auzolandegietako parte hartzaileak

Bideoa: Arteman Komunikazioa