Kontsumo arduratsuaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren proposamen feministak

Hamaika Begirada *Kon-gresua Vitoria-Gasteizko Goiuri jauregian egin zen, 2017ko urriaren 19an eta 20an, kontsumo arduratsuko eta ekonomia sozial eta solidarioko hainbat proposamen feminista bilduta. Horrelakoa izan zen Kongresuaren EGITARAUA.

Bi jardunalditan banaturik, kongresuak hiru ardatz izan zituen:

  • Bidezko merkataritza, elikadura-burujabetza, eta sexu- eta genero-aniztasunak
  • Antolakuntza-prozesu ez-heteropatriarkalak
  • Ekonomia sozial eta solidarioan estalita ez dauden espazioak begirada feminista gehitzeko


Esteka HONETAN sakatuz hiru ardatz horien mahaiak bideoan ikusi ahalko duzu. Horrez gain, esperientzien azoka moduko bat izan zen, non alternatibak erakutsi ziren. HEMEN dituzu horiek guztiak bilduta.

Bukatzean, Kongresuak ONDORIOEN DOKUMENTUA emaitza bezala utzi zuen. Era kolektiboan sortu zuten jatorri desberdinetatik etorritako pertsona anitzek, zeinek kontsumo arduratsuaren eta ekonomia sozial eta solidarioan amankomuneko interesa duten. ESTEKA HONETAN horren laburpena daukazu eskura.

Kongresuaren finantzatzaileak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Donostiako Udala, Arabako Foru Aldundia eta Bizkaiko Foru Aldundia dira.

Eskerrik asko ekitaldi hau posible egin zuten pertsona guztioi, baita era batean edo bestean parte hartu zutenoi.

*Kon-gresua: “bildu eta elkarrekin pausoak eman” nahi dituzten horiekin, hain zuzen (horixe da, bada, kon-gresuaren asmoa: congredi (elkarrekin joan, bildu). Latinezko aditz horren osagaiak con- aurrizkia (elkarrekin) eta gradi aditz bakuna (pausoak eman, ibili) dira.

Argazkia: SETEM

Bideoa: