Finantza etikoak mundua aldatzeko

SETEMen Finantza Etikoetan sinesten dugu, jarduera ekonomikoen ondorio ez-ekonomikoen aurrean adi egon behar dugu, jarduera finantzarioan gardentasun handiagoa exijitu nahi dugulako, gure jarduera finantzarioan krediturako eskubidea ukatuta duten pertsonak barne hartu nahi ditugulako.

2000. urtean, SETEM Kontsumo Arduratsuaren ekintza-arlo berri batean lan egiten hasi zen: Finantza Etikoak. Bere xedea finantza-sistematik garapen iraunkorrean laguntzea da justizia sozialaren eta gure baliabide naturalen babesaren aldeko ekimenak babestuz, esaterako Bidezko Merkataritza, laneratzea, nekazaritza ekologikoa...

Finantza Etikoak txanponaren beste aurpegia dira eta inbertitzeko beste modu bat planteatzen dute onura hirukoitza lortzeko: soziala, ingurumenarekikoa eta ekonomikoa, alegia. Zure diruak gizarte bidezkoago eta berdintsuago bat sortzeko duen potentzialaz ohartzea lortu nahi dugu. Gure aurrezteko moduak zein jarduera finantzatzen dugun baldintza dezake eta, ondorioz, nolako gizartea eraiki nahi dugun ere bai.

Bideoa: SETEM www.bancalimpia.com