Eragozpen fiskalaren kanpaina, gure errenta-aitorpeneko zergak gastu militarretara edo bakuen erreskatatzeko nahi ez ditugulako...

Zer da eragozpen fiskala?
Eragozpen fiskala egitea zera da: errenta-aitorpena egiterakoan (PFEZ), estatuarekin ekonomikoki kolaboratzeari uko egitea, bidegabeak edota kaltegarriak iruditzen zaizkigun diru-partiden finantzazioarekin (egitura militarrarekin, bankuen erreskateekin edo Abiadura Handiko Trenaren moduko makro-azpiegiturekin, beste askoren artean) kolaboratzeari uko egitea, hain zuzen ere.

Eragozpen fiskala desobedientzia zibilaren ekintza bat da, ekintza ezbiolento bat hain zuzen ere, eta honetan datza: gure zergen parte bat ez ordaindu eta kopuru hori herri-ekimenetara zuzentzea; hain zuzen ere, alternatiba eraldatzaile eta solidarioak sortzeko lan egiten duten herri-ekimenetara.

Nola egingo dut errenta-aitorpena, Eragozpen Fiskala barne?
Aurten ere hainbat elkartek Eragozpen Fiskalerako Bulegoak martxan jarri ditugu, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Aurre-hitzordua eskatuta, errenta-aitorpena egingo dizugu dohainik, Eragozpen Fiskala barne. Baina, hori baino lehenago, ADI EGON! Adierazitako epea baino aurretik atzera bota apirilaren hasieran eginda iristen zaizun errenta aitorpena, gure bulegoan egingo dizugu. Nola?

- Bizkaian: atzera bota zure errenta-aitorpena, itzultzeko bada (Bizkaian, 901 503 000 zenbakira deitzen).
- Araban eta Gipuzkoan: jasotako aitorpenak ez onartzeko ez da ezer egin behar, aldundiek eskura jartzen dituzten euskarrien bidez (Internet, telefonoa edota aurre-hitzordua).

Eta, ondoren, eskatu zure hitzordua eragozpen fiskalaren bulegoetan:

  • Bilbo: Bakearen etxea: Fika kalea, 4 lonja - 609 469 599 - eragozpenfiskala@gmail.com
  • Donostia: SETEM: Jose Arana kalea, 13, 19. bulegoa - 943359592 - donostia@setem.org   
  • Gasteiz: SETEM: San Vicente de Paul kalea, 10, behea - 945 120 746 vitoria-gasteiz@setem.org

Argazkia: EF kanpaina