Izan zaitez munduan ikusi nahi duzun aldaketa

Gurekin batera lan egin nahi duzu? SETEM Hego Haizea boluntario-elkarte bat da eta zuk ere lagundu ahal diguzu.

Nola? Hainbat arlotan lan egiten dugu zenbait batzorderekin. Hauetako zein da zurekin lotura handiena duen arloa?
-Sentsibilizazio Batzordea
-Prestakuntza Batzordea
-Auzolandegien Batzordea
-Komunikazio Batzordea
-Nazioarteko Lankidetzako Batzordea

Horietako edozein batzordetan parte har dezakezu zure denbora librea eskainiz: kaleko ekintzak edo komunikazio-estrategiak prestatuz, Auzolandegietarako ideiak aurkeztuz... etab.

Argazkia: 2011ko auzolandegiak prestatzen.

Argazkia: Enara, Leire eta Alberto, Gasteizko Bidezko Merkataritzaren egunean