SETEMek irizpide hauek onesten ditu, eta dakartzaten erronkak onartzen ditu:

• Lehentasuna eman behar zaio elikagaiak nekazaritza- eta familia-ustiategi dibertsifikatuetan eta ekoizpen-sistema agroekologikoen bidez etxeko eta tokiko merkatuetarako ekoizteari.

Prezioak nekazarientzako bidezkoak direla ziurtatu behar da; alegia, barneko merkatuak babestu egin behar dira prezio baxuko inportazioen eta dumpingaren aurrean.

Lurra, ura, basoak eta beste ekoizpen-baliabide batzuk eskuratu ahal izatea bermatu behar da, eta, horretarako, berdintasunez banatu behar dira.

• Emakumeek elikagaien ekoizpenean daukaten papera aintzatetsi eta sustatu egin behar da, baita emakumeek ekoizpen-baliabideak berdintasunez eskuratu ahal izatea bermatu ere.

Komunitatearen kontrola lehenetsi behar da ekoizpen-baliabideen aurretik.

• Elikaduraren oinarri diren haziak truke askerako erabiltzea eta nekazariek erabili ahal izatea babestu behar da; beraz, ezin da bizitza patentatu.

Genetikoki eraldatuta dauden eta landare eta animalien berezko aniztasun genetikoa kutsatzea eragiten duten landaketen inguruko luzamendu bat onetsi behar da.

• Familia eta komunitateen ekoizpen-jarduera indartzeko inbertsio publikoa areagotu behar da.

Argazkia: SETEM Hego Haizea