Bidezko Merkataritza eta Tokiko Ekoizpen Iraunkorra: kontsumitzaileek mundua aldatzeko duten boterea

Nazioarteko merkataritzan, egun, kontsumitzaileok protagonistak gara, kontrakoa dirudien arren. Enpresa guztiek, handiek nahiz txikiek, eskaera kontuan hartzen dute. Kontsumitzaileak nahitaez hartu behar dituzte aintzat, zentzugabea baita nori saldu izan gabe ekoiztea. Hortaz, erosleak agintzen du.

Horregatik, SETEMen ustez, gure kontsumo- eta ekoizpen-ohiturek gizartea alda dezakete. Ideia horretan oinarrituz, irizpide etiko, sozial eta kulturalak eta ingurumenarekin lotutakoak kontuan hartzen dituzten kontsumo- eta ekoizpen-eredu zuzen eta erantzuleen alde egiten dugu apustu.

Bidezko Merkataritza justizia eskatzeko sortu zen. Beraz, ez da sortu Hegoaldeko lurralde batzuetan dituzten txirotasun- eta miseria-arazoak konpontzeko laguntzak eskatzeko. Herrialde aberatsenek txiroenei aplikatzen dizkieten merkataritza-ohitura protekzionisten aurrean, beste arau eta helburu batzuk dituen merkataritza-aukera bat proposatzen dugu. Aldaketen aurrean alde guztientzat bidezkoa den merkataritza bat bilatzen dugu.

Bidezko Merkataritza, beraz, nazioarteko merkataritzaren eta irizpide ekonomikoak soil-soilik kontuan hartzearen aurreko alternatiba bat da. Bidezko Merkataritzak ekologia, gizartea eta generoarekin lotutako balore etikoak bultzatzen ditu. Garapen iraunkorrerako lagungarria da, merkataritza-baldintza hobeak eskaintzen dituelako eta ekoizle eta langile gutxietsien eskubideak bermatzen dituelako.

Produktuaren ekoizpenak zein baldintza bete behar ditu Bidezko Merkataritzakoa izateko?

-Soldata eta lan-baldintza duinak

-Epe luzerako merkataritza-harremanak

-Ekoizleek etekinen zati bat beren komunitateen oinarrizko beharretara bideratu behar dute

-Haurrak ez ustiatzea

-Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna

-Funtzionamendu parte-hartzailea

-Ingurumena errespetatzea

 

Gainera, SETEMek Kontsumo Arduratsua eta Tokiko Ekoizpen Iraunkorraren kontzeptuarekin lotutako Bidezko merkataritza proposatzen du. Zergatik?

-Bidezko Merkataritzaren printzipioak ezagutu nahi dituzu?

Argazkia: David Quintas

¿Qué cereales producimos? Zer nolako zerealak jaten ditugu? from Zentzuz Kontsumitu CCR on Vimeo.

Bideoa: Zentzuz Kontsumitu