Hurbildu Hegoaldera eta ikasi trukearen, bizikidetzaren eta lankidetzaren bidez. Animatuko al zara?

Auzolandegiak ekimen solidarioak dira, eta 21 urtetik gorako pertsonei Hegoaldeko herrialde batean garapenerako proiektu batean parte hartzeko aukera ematen diete, gurekin lankidetzan diharduen Latinoamerikako erakunderen batekin batera. Martxoaren 5eko astean informazio bilera bat burutuko dugu, baina zerbait aurreratu ahal dugu...

Taldeko prestakuntza-, kontzientziazio- eta trebakuntza-prozesu bat igaro ostean, uztailean eta abuztuan Hegoaldean boluntariotza-esperientzia batean esku hartzeko aukera ematen dugun. Esperientzia hilabetekoa edo bihilabetekoa izan daiteke.  

Ekimenaren xedea ez da hegoaldeko proiektuetan “laguntzea”; proiektua ezagutzea, hurbiltzea, geure burua deseraikitzea, ikastea... eta eraldatzea baizik.

2018ko udan bidaiatzeko eskatzen diren betekizunak:

-Bidaiatzeko unean 21 urtetik gora izatea.
-“Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak” ikastaroa eginda izatea, %80ko asistentziarekin, edo martxotik ekainera abian jarriko dugun prestakuntza-jardueretan gutxienez 15 ordu betetzea.
-Hautaketa-asteburuan parte hartzea, martxoaren 17an eta 18an izango dena.
-Auzolandegietara joango direnen arteko prestaketa lau bileretan parte hartzea (partehartzaileek adosten dituzte datak).
-Maiatzaren 26ko “Hurbildu Hegoaldera” jardunaldian parte hartzea.

*Interesgarria da (eta oso egokia) bidaiariek SETEM Hego Haizearen jarduera eta kanpainetan parte hartzeko aukera izatea, beren bidaiaren erakundea hurbiletik ezagutzeko eta Hegoaldeko errealitateekin sentsibilizatuta egoteko.

Herrialdeak:
Gure Auzolandegi guztiak SETEMekin epe ertain-luzera harremanetan dauden toki-erakundeekin lan eginez egiten dira Mexikon (Chiapasen), Ekuadorren eta Kolonbian.

Argazkia: SETEMeko auzolandegia Ecuador-ren

Argazkia: SETEMeko auzolandegia Chiapas-en (Mexico)