Arropa Garbia Kanpainan jantzigintzaren sektoreko lan-baldintzak hobetzen ditugu langileei botere handiagoa emanez

Arropa Garbia Kanpaina (AGK) nazioarteko GGKE, sindikatu eta kontsumitzaile-elkarteen sare bat da, eta ehungintzaren industria globaleko langileen baldintzak hobetzeko egiten du lan.

Arropa Garbia Kanpaina Europako 14 herrialdetan hedatu da: Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Espainia, Frantzia, Holanda, Italia, Norvegia, Erresuma Batua, Suedia, Suitza, Turkia eta Polonia. Gainera, mundu osoko 200 langile-erakunde baino gehiagorekin egiten du lan. SETEMek espainiar estatuko kanpaina koordinatzen du 1997tik.

Euskadiko AGK Sarean esku hartzen dugu. Plataforma sozial hori 2007an sortu zen EAEko kontsumoaren, sindikatuen, emakumeen, GGKEen eta ikerketa sozialaren arloetako erakunde garrantzitsuenen eskutik. (Euskadiko AGK Sareko partaide nagusiak ikusteko, egin klik hemen)

Euskadiko AGK sareak aktiboki egiten du lan jantzigintzaren arloko euskal enpresekin, ekoizle nahiz hornitzaileekin.

Gainera, proiektuetan gurekin batera lan egiten duten Hegoaldeko erakunde batzuk (erakundekideak) nazioarteko AGK sareko kide dira, sarearekin lan egiten dute eta haren printzipioak onesten dituzte.

Arropa Garbia Kanpainaren barruan, beste ekintza eta ekimen batzuen artean, 2011n sandblastingaren kontrako kanpaina martxan jarraitu dugu. Teknika arriskutsu hori bakeroak gastatzeko erabiltzen da, eta milaka silikosi-biktima eragin ditu. Sartu webgune honetan www.nosandblasting eta sinatu manifestua.

Bideoa: "38" kortometraia. SETEM