Nola antolatzen gara?

SETEM Hego Haizearen erabaki-erakunde gorena Bazkideen Biltzar Nagusia da eta urtero 20 orduz, gutxienez, lan boluntarioa egiten duten edo aldizka kuota ekonomiko egonkorra ordaintzen duten pertsonek osatzen dute.

Gaur egun SETEM Hego Haizeak 240 bazkide ditu eta horietako 55 boluntarioak dira.

Zuzendaritza Batzordea biltzarrean hautatzen da eta Batzordeko kide guztiak bazkideak dira. Batzordeak Biltzar Orokorraren ordezkari- eta delegatu-lanak egiten ditu eta, ondorioz, biltzarretan ezarritako esparruan oinarrituz, erabakiak hartzen dituen organo gorena da.

Bestalde, Bermeen Batzordea ere dugu. Bermeen Batzordea kontrol-organo bat da eta Zuzendaritza Batzordeari aholkuak ematen dizkio elkartearen antolamenduaren funtzionamenduari eta jarduerak zehar-lerroetan ezarritako esparru ideologiko eta politikoari dagokienez egokiak direla ziurtatzeko. Zuzendaritza Batzordeko kideek eta beste boluntario batzuek osatzen dute, eta talde teknikoko langile kontratatuen parte-hartzea izan ahalko dute; baina, bozketak egiten badira, azken horiek ez dute boto-eskubiderik.

Plan Estrategikoan zehaztutako esparru orokorrean oinarrituz, kontratatutako talde teknikoak urteko funtzionamendu-plana, urte anitzeko estrategiak herrialdeka eta estrategien inguruko beste plan batzuk (komunikazio-plana, marketin-plana...) formulatu eta eztabaidatuko ditu dauden boluntario batzordeetan, kontrol- eta erabaki-organoetara bidaltzeko. Halaber, talde teknikoa, boluntarioen batzordeen laguntzarekin, urteko funtzionamendu-planean islatutako ekintzen arloa gauzatzeaz arduratuko da.

Informazio gehiago hemen:

-Deskargatu gure organigrama

-Ezagutu gure Zuzendaritza Batzordea

-Ezagutu gure talde teknikoa (pertsona kontratatuak)