• 01/03/2016

    Indarkeria kontsumitzen dugu?

    SETEMen Indarkeria kontsumitzen dugu? txostena. Lan horrekin egiaztatu nahi izan du zer harreman dauden indarkeria matxisten eta kontsumo arruntaren artean. Analisi honen emaitzek islatzen dute kontsumoan indarkeria matxistak naturalizatuta eta barneratuta daudela eta normaltzat jotzen direla gure gizartean. Lan hau kontsumo arduratsuan lan egiten duten erakundeen eta erakunde feministen artean ezagutza sortzeko eta ikasteko prozesu kolektibo baten emaitza da, eta etxeko produktuen, estetika-produktuen eta hirietako mugikortasunaren kontsumoan azaltzen diren indarkeria matxistak nabarmentzen ditu. Prozesu horren emaitza ere izan da Indarkeria kontsumitzen dugu? Indarkeria matxistarik gabeko kontsumoa lortzeko hausnarketa-gida.

    Azterlana ikusi | Tamaño: 2,2 MB

    Gida didaktikoa ikusi | Neurria: 3,2 MB

    Azterlanaren emaitza kuantitatibo guztiak ikusi | Tamaño: 1,7 MB

    Azterlanaren emaitza kualitatibo guztiak ikusi | Tamaño: 1,9 MB

  • 20/07/2015

    Finantzak eta genero-desberdinkeriak

    Finantzak eta genero desberdinkeriak azterlanak finantzen arloko genero-desberdinkerien fenomenoa jorratzen du. Orain arte, gure inguruan ia ez da ikertu fenomeno hori. Txostenaren ondorioak ikusita esan daiteke matxismoa finantzen sistemako fenomeno bat dela, normalean esparru horretako desberdinkeriak nabarmentzen ez diren arren.

    Dokumentu osoa | Neurria: 8,9 MB

    Laburpena | Neurria: 2,8 MB

  • 27/12/2011

    "Euskal Aurrezki Kutxak: Gizartearen eta ingurumenaren gaineko eraginen analisia"

    Aurrezki kutxen inbertsioak ez direla gardenak susmatzen genuenez, eta gaur egun banku bihurtzeko
    joera dutela ikusirik, SETEM Hego Haizeak erabaki zuen euskal kutxen (BBK, Kutxa eta Vital
    Kutxa) inbertsio-politikei eta -jarduerei buruz eskuragarri dagoen informazioa nolakoa den ikustea,
    eta, horretarako, Globalizazioko Zorraren Behatokia (ODG) elkarte espezializatuarekin harremanetan
    jarri ginen.
    ODGren lanaren emaitza gisa —haren ikuskapen eta erantzukizunpean— lan hau argitaratu da, eragile
    sozialei nahiz euskal kutxen bezeroei ezagutzera emateko. Txosten honen oinarria kutxek argitaratutako
    informazioa da, baita ODGk eskaturik eman duten beste informazio pixka bat ere.
    SETEM Hego Haizeak, jarduera-lerro horrekin, ikertutako kutxekin hitz egiteko bide bat hasi nahi
    du, bezeroek gardentasunez jakin dezaten beren dirua non eta zertarako erabiltzen den eta erabaki
    horietan parte har dezaten. Lan honen lehenengo urrats gisa, eskuragarri dagoen informazio publikoa
    aurkeztuko dugu, kutxekin eta haien bezeroekin alderatzeko.
    Horrekin lortu nahi duguna da “finantzen sektoreko produktuak kontsumitzen” dituzten pertsonak
    kontzienteago izatea eta gehiago inplikatzea, kontsumitzaile arduratsu gisa jokatuz —ala ez jokatuz—
    Euskadin nahiz herrialde txirotu askotan garapen sozial jasangarri eta ekologikoagoa lortzen
    lagun dezaketelako.

    Agiria ikusi | Neurria 6.0 MB

  • 08/11/2011

    Kafearen merkatua Euskadi eta dauden ziurtapen nagusiak.

    Lan honen bitartez, begirada azkar bat eman diezaiokegu Euskadiko kafearen merkatuaren funtzionamenduari eta eskaintzen dituen alternatibei. Kontsumitzaileei nahiz kafea merkaturatzen duten enpresei baliabideak eman nahi dizkiegu Euskadin bidezko merkataritzako kafea sustatzeko elkarrizketa bat hasteko.

    Agiria ikusi | Neurria 1.1 MB