• 17/08/2018

    Bidezko Merkataritza: genero ikuspegia barneratzeko orientabideak

    Dokumentua bidezko merkataritzan genero-ikuspegia gehitzeko lan-prozesu baten emaitza da. Prozesu hori 2017ko martxotik irailera bitarte eraman da aurrera, eta antolakunde hauetako ordezkariek parte hartu dute: SETEM, Equipare, Medicus Mundi eta Kidenda (aurrez aurreko sei saiotan), eta Maquita, Grupo Social FEPP eta K’inal Antsetik (onlineko ikastaro baten bidez). Prozesu horretan material, gogoeta eta tresna ugari sortu zen, eta agiri hau halakoen laburpen bat da.

    Agiria ikusi | Neurria 316.7 KB

  • 04/06/2018

    Konpon dezagun moda!

    Erosketez kontziente izateko aholkuak. Jende askok inoiz erabili ez duen edota bakarrik behin erabili duen arropa edo zapatak dituela aitortzen du. Modaren erritmoa motel dezagun, eta jantzi eta oinetako justoak nahi ditugula markeei erakutsi.

    Agiria ikusi | Neurria 913.1 KB

  • 17/05/2018

    LANDU ADIMENA gida didaktikoa

    Prozesu kolektibo baten emaitza da dokumentu hau. Talde desberdinak nahasiz eta parte hartuz, kontsumo kapitalistaren eredua indarkeria matxistak eta genero desberdintasuna aplikatzeko tresna bihurtzen duen funtsezko elementuen inguruan hausnarketa egin eta sakondu nahi izan dugu. Gida honetan agertzen diren josalek bi laburmetrai lantzen dituzte.

    Agiria ikusi | Neurria 6.8 MB

  • 09/01/2018

    Identitate lesbikoak, mugen gainetik

    Koaderno hau emakume lesbianen oroimen historikoa berreskuratze aldera garatu dugu, K'inal Antsetik gure elkarte kide mexikarrarekin batera. Pikara Magazine-k koordinatu du lana. Gasteizko eta San Cristóbal de las Casas-eko (Chiapas) hainbat emakumeren testu literarioak, eta lesbianen kolektiboei egindako elkarrizketak biltzen dira.

     

    Klikatu HEMEN koadernoa ikusteko.

  • 26/05/2017

    Jarduera protokoloa indarkeria matxistei aurre egiteko

    Jarduera protokoloa indarkeria matxistak prebenitzeko, identifikatzeko eta haien aurka esku hartzeko. Gatazkak erregulatzen eta taldearen bizitza zaintzen ikastea talde-lan ez-heteropatriarkal baterako.

    Agiria ikusi | Neurria 5.2 MB