Elkarlaguntzak:

Eusko Jaurlaritza: Etxebizitza eta Gizarte Gaiak sailaren dirulaguntza dugu ekintza aurrera ateratzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundia: Kooperazio sailaren dirulaguntza dugu ekintza aurrera ateratzeko.

Donostiako Udala: donostiako udalbatzak antolaturiko alor sozial ezberdinek eginiko sentsibilizazio ekintza guztiak elkartzen dituen San Sebastian-MunduenArtean programaren barruan kokaturik dago ekintza hau.

Cállate la boca: donostiako ehun enpresa honek, ehun ekoizlea den eta ehungintza lantegi eta kooperatiba ezberdinekin harremanak ditugun lurralde batera (Rumania) bidaiatuko du. Honez gain, erakusketaren inagurazioan, dokumentalaren emanaldian eta mahai inguruko solasaldian parte hartuko dute. Gainera, ekintzarako kamiseta bat diseinatzeko eskatuko diegu.

AEG ikasketa zentrua eta GAIA eskola: AEG lanbide hezkuntzako moda eta ehungintza diseinuko zentru pribatuko eta diseinu grafikoko GAIA eskolako ikasleek, ehungintza arloko mundu mailako lan eskubideen urraketen salaketa bidetzat "Ez zaitez isildu" kamiseten diseinuaren lehiaketan parte hartuko dute.

Oldberri: Zapijokoak-Tejemanejes birziklai eta Mutazio zirrarak-Sensación Mutante eraldaketa tailerrak egiteko, baita Tabacalera eremua arropaz osaturiko mural erraldoi batekin girotzeko ere, Oldberri enpresak emango ditu bigarren eskuko arropa eta pelutxeak.

Basurama: Bigarren eskuko jantzigintza tailerra eta performantzia desfilea koordinatuko dugu zaborraren birziklaiarekin lotutako edozein motatako proiektu eta ekitaldiak antolatzen dituzten lantalde honekin.

Somany Proyects: Charity Blansitek eta Ricard Solák bizi proiektuak egiten dituzte, zaborra, moda eta jostailuekin eta orokorrean hirian elkarbizi diren gizakiekin..

Parallel 40: Gizarte edukia duten europan eginiko dokumentalen banaketa kudeatzen duen enpresa honek, "China Blue" dokumentala proiektatuko du Trueba Zinean. Amnistía Internacional-ek dokumental onena saritua, Jasmine-n bitartez, hirira emigratu duen neska gazte txinar bat, ehungintza lantegi batean barneratuz ehungintza arloko Txinako langileen lan eta bizi baldintzetan barneratzen da.

Ulma: Gipuzkoako lantegi honek, abenduak 26 eta 29 bitartean Tabacalerako eremua apaintzeko eta girotzeko, andamioak utzi dizkigu.

Asodeus: Euskadiko Dominikarren Elkarteak pelukeria eta makilajearekin lagunduko dute desfilean zehar.