SETEM Hego Haizeak hartutako neurriak osasun larrialdiaren aurrean

18/03/2020

SETEM Euskadi

siguiente

Koronabirusak eragindako larrialdi sanitarioko egoeraren eta dekretuz ezarritako alarma-egoeraren aurrean, SETEM Hego Haizeak jakitera eman nahi du honako neurri hauek hartuko dituela:

  • Hurrengo asteetarako programatutako jarduera publiko denak bertan behera uztea, martxotik Aste Santura arte, gutxienez (Balio Faktoria, euskal udalerri ezberdinetan egingo ziren prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak, auzolandegiak, SETEMen barne-prestakuntzak).
  • Aurrez aurreko bilerak bertan behera uztea, barnekoak zein beste kolektibo batzuekin egin beharrekoak.  Lineako zenbait tresna erabiliko ditugu geure burua koordinatzeko, biltzeko eta planifikatutako zereginak nahiz jarduerak betetzeko.
  • Aldi baterako ez zaie arretarik emango bezeroei Vitoria-Gasteizko, Donostiako eta Bilboko egoitzetan. Hala ere, kontsulta guztiak jasoko ditugu posta elektronikoz edo telefonoz. Gurekin harremanetan jar zaitezkete ohiko telefono-zenbakien eta helbide elektronikoen bitartez.
  • SETEM Hego Haizearen talde teknikoak etxetik edo bulegotik egingo du lan, betiere langileen beharrak kontuan hartuta.
  • Etengabeko jarraipena egingo zaio Kolonbian eta Ekuadorren atzerriratuta dauden langileen egoerari.

 

Koronabirusaren hedapena arretaz jarraitzen ari gara lan egiten dugun herrialdeetan (Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala eta Txiapas), eta badakigu laguntzen ditugun herritarren zaurgarritasuna handitzen duela horrek. Horregatik, Euskadiko GGKEren koordinatzailearekin batera, euskal administrazio publikoetan eragiten jarraituko dugu, nazioarteko laguntzarekin lotuta beren gain hartu zituzten konpromisoak manten ditzaten.

Egoera honetan arduraz eta elkartasunez jokatzeko eskatzen dizuegu denoi. Ohartarazi behar dugu herritar guztien ardura dela gaixotasunak aurrera egitea mozten saiatzea. Osasun-agintarien adierazpenak aintzakotzat hartuz gero, egoerari aurre egingo diogu.
 
Gainera, bi proposamen bota nahi dizkizuegu etxe barruan egon behar dugun aldi honetarako:

  • Saia gaitezen arduraz kontsumitzen. Eros dezagun behar duguna soilik, eta, ahal den neurrian, eros ditzagun produktu ekologikoak, gertutasunekoak eta bidezko merkataritzakoak denbora-tarte honetan zehar. Lehentasuna eman behar diegu denda txikiei, handiei baino. Osasun-krisi honetan kontsumo arduratsuko aukerek ahalik eta inpaktu txikiena jaso dezaten saiatu behar gara.
  • Teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerei etekin ateratzera animatzen zaituztegu: irakurtzeko, gogoeta egiteko, senide eta adiskideekin solasean aritzeko, nork bere burua nahiz besteena zaintzeko... Eralda dezagun geldialdi hau gure egunerokotasunean, eta bihur dezagun kontsumo kritikorako, arduratsurako eta eraldatzailerako aukerak ezagutzeko bide, ikuspegi feministarekin. Jarraitu gure sare sozialak (Facebook, Twitter, Instagram), hainbat ekarpen egingo ditugu eta.  


Bitartean, batez ere, zaindu zaitezte.

Koronabirusaren aurkako babesa.