Salaketak josten Muskizen

20/02/2020

SETEM Euskadi

siguiente

Datozen martxoaren 5ean eta 6an ez egin planik! Muskizen salaketak josiko ditugu... SETEMek eta Malvaloka Muskizko Elkarte Feministak antolatuta, emakumeei zuzendutako tailer bat da, bi helbururekin:
- Esperientziak, irakaspenak eta salaketa esaldiak elkarbanatzea.
- Sororitate gune bat sortzea.

NOIZ? Martxoaren 5ean (osteguna) eta 6an (ostirala), arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

NON? Gaztegune Muskiz.

IZEN EMATEA? Malvaloka sare sozialen bidez eta Gaztegunean (martxoaren 3a baino lehen).

'Salaketak josten' adin guztietako emakumeei zuzendutako lantegia da, esperientziak, irakaspenak eta espazio publikora atera nahi diren salaketa esaldiak partekatzeko; hau da, zaintzei buruz modu seguruan hitz egin ahal izateko sororitate espazioa, belaunaldiz belaunaldi emakumeei utzi izan zaien lana. Esaldiak berrerabilitako kamisetetan idatziko dira, eta horiek jantzita aterako gara kalera, esaldiak etxeko espazio pribatutik espazio publikora ateraz.

Eva Balmisa (Eva Ruiz Martínez) subjektu garaikidearen osaerei erantzuna eman eta horiek sakon aztertu nahi duten obra eta proiektuak garatzen dituen artista da, eta tailerra emango du: batetik, osaera sozial kolektiboa, gorputzarekin, espazio publikoarekin edo feminismoekin egindako lanak; eta bestetik, banakako osaera, dokumentu subjektibo, bidai koaderno eta eguneroko bizitzaren detaile txiki gisa. Kolektiboan sortzen dituen lanak ezin dira aurrera eraman beste pertsonen inplikazio eta parte-hartze zuzenik gabe, artistak edo jarduera zuzendutako pertsonak izan.

Informazio gehiago:

- Eman izena Malvaloka taldearen sare sozialen bidez edo Muskizeko Gaztegunean.