Martxoak 8: berdintasunaren bila geure kontsumotik ere

04/03/2020

SETEM Euskadi

siguiente

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatzeko mugimendu feministak antolatu dituen mobilizazioetan parte hartuko dugu beste behin ere. Aurtengo goiburua «Antolatu indarrak, batu borroka feministara» izango da.

Eguneko jarduera batzuen antolakuntzan parte hartu dugu, Euskadiko GGKEen Koordinatzailearen bitartez, eta kalera irtengo gara sistema kapitalistak eragiten duen desberdintasun estruktural eta sistematikoaren, alegia, emakumeen aurkako indarkeria forma ezberdinak sortzen dituenaren, aurka manifestazioa egiteko.

Gainera, SETEMen lan egiten ari gara benetan berdina den gizartea lortzen laguntzeko, hain zuzen ere, hoberen ezagutzen dugun esparrutik: kontsumotik. Kontsumo konbentzionalean ageri ohi diren indarkeria matxistak salatzeko eguntzat hartzen dugu martxoaren 8a, bai eta beste gizarte- eta ekoizpen-eredu bat aldarrikatzeko eguntzat ere.

Kontsumoa ez da eraldatzailea izango ikuspegi feminista barne hartzen ez badu. Oraingo honetan ez da kontsumo-grebarik egingo, ez eta azken bi urteetako ardatzen grebarik ere, baina hura eragin zuten arrazoiak indarrean daude oraindik.

Martxoaren 8an berriz nabarmendu nahi dugu indarkeria matxistak ezkutuan, barneratuta eta normalizatuta daudela kontsumoan. Agerian geratu da hori «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketan. Hura handitu berri dugu energiaren, teknologia mugikorraren eta fikziozko serieen arloetako kontsumoan dauden indarkeria matxisten azterketari esker. Lan horrek jokoaren arauak aldatzea proposatzen du, eta indarkeria matxistarik gabeko kontsumo librerako aukerak ematen ditu.  Horretarako, martxoaren 8a egun ona dela uste dugu...

Hasiko gara?