Lurra eta pertsonak zaintzen dituen elikadura. Aiaraldean eta Aretxabaletan

03/10/2020

SETEM Euskadi

siguiente

Datorren urriaren 15ean ospatuko den Landa Eremuko Emakumeen Eguna dela eta, Etxaldeko Emakumeak taldearekin batera abiatuko ditugun topaketetara gonbidatu nahi zaitugu, Aiaraldean eta Aretxabaletan. Eskualde arabarraren kasuan -berdintasun zerbitzuarekin antolatuta- online izango da hilaren 15ean, eta 16an Aretxabaletaren txanda izango da -herriko Udalarekin antolatuta-.

Parte hartzea doakoa izango da, baina beharrezkoa da izena ematea. Etorri!

  • Aiaraldea: “Elikadura zaintzen ekofeminismotik”.

Amaia Cartiorekin (Etxalde eta Lurbeko), gazteleraz. Urriak 15, 17:00etatik 18:00etara. Online. Izen ematean hilaren 13ra arte, cayala.miren@ayto.araba.eus helbidera idatziz edo 686587889 zenbakira deituta.

Pandemia berri honek irabazietan oinarritutako nekazaritzako elikagaien sistema global baten ahuleziak eta gaitzak argitara nola atera dituen azalduko dugu. Topaketa, lurrarekiko harremanari eta elikadurari buruz ikuspegi ekofeministatik hausnartu nahi duten Aiaraldeko emakumeei zuzenduta dago.

  • Aretxabaleta: "Elikatzen gaituen eta lurra eta pertsonak zaitzen dituen nekazaritza: elikadura subiranotasuna eta feminismoak".

Izaskun Urbanetarekin (Etxalde eta Txaramela Pasta) euskaraz. Hilak 16, 18:00etatik 19:30etara. Arkupe Kultur etxea. 2. gela, 2. solairua. Izen emateak urriak 14ra arte luzatu dugu, berdintasuna@aretxabaleta.eus helbidera idatziz edota Kultur Etxean bertan.

Etxaldeko Emakumeen eskutik, topaketa horietan tokiko eta mundu mailako elikadura sistema aztertuko da, emakume baserritarren lana ikusaraziz eta elikadura subiranotasuna eta agroekologiaren aldeko apustua eginez. Bide batez, kontsumo kontziente, kritiko, eraldatzaile eta feministan oinarritutako irizpideak azalduko dira.

Etxaldeko Emakumeak Aretxabaleta.

Etxaldeko Emakumeak Aiaraldea.