Kontsumitzen ditugun indarkeriak salatzeko ZarenSare sarearen kanpaina

10/12/2019

SETEM Euskadi

siguiente

Orain dela gutxi pasa den azaroaren 25etik, martxoaren 8ra arte ZarenSare sarea osatzen dugun erakundeok “Zer modutan kontsumitzen dugu indarkeriak?” kanpaina abiatuko dugu. Kanpaina honen ardatza indarkeria matxisten salaketa izango da, eta parte hartuko dugun erakunde bakoitzaren ikuspuntuaren ekarpenekin indartuko da bere mezua.

Tarte horretan astero online zabalduko dugu infografia bat, hilabete bakoitzean gai bat hartuta. Hain zuzen ere, indarkeria matxistak, emakumeen lan eskubideak, lurraldearen defentsa, ondare kulturala eta gorputzen aurkako indarkeria arrazistak, eta azkenik, agroekologia eta lurraren defentsa. Aurreko azaroaren 25an abian jarri genuen kanpaina, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean sareak zabaldu zuen adierazpenarekin.

Horrela, Euskaditik eta El Salvador, Guatemala, Mexiko, Kolonbia eta Ekuador bezalako toki desberdinetatik bat egingo dugu berriz ere hainbat erakundek, bizi nahi dugun gizarte ereduaren definiziorantz, hau da, bizia izatea merezi duen bizitzarantz. Jarraitu kanpaina SETEM Hego Haizearen eta ZarenSare-aren sare sozialetan!

Argazkia: Red ZarenSare