Kale ekintzak euskal kaleetan Rana Plazako biktimak oroitzeko, bost urte geroago

20/04/2018

SETEM Euskadi

siguiente

Apirilaren 24an 5 urte beteko dira Bangladeshko Rana Plazako sarraskia gertatu zenetik. Ehungintza industrian inoiz izan den gertaera lazgarriena. Bangaldeshen 1.138 langile (gehienak, emakumeak) erail eta 2.000 baino gehiago zauritu ziren enpresaren eraikina gainera erorita. Esan beharrik ez, baldintza oso txarretan eta soldata negargarrien truke ari zirela lanean bertan.

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxatik eta Arropa Garbia Kanpainatik, apirilaren 24an ekintza kolektibo bat egitera deitzen ditugu Bilbo, Donostia eta Gasteizen. Ekintza hondamendi hau gogoratzeko egingo da, esekitoki bat hartuz eta bertan eraildako emakumeen izenak eramango dituzten arropak zintzilikatuz. Alboan pankarta bat jarriko dugu: “RANA PLAZAKO EMAKUME LANGILEAK GOGOAN, Elkartasun internazionalista eta feminista Bangladeshera edo KAPITALISMOAK ERAIL ZITUEN ETA ERAILTZEN GAITU, Rana plaza gogoan”.

Baita ere, Euskal Herriko herri eta txoko ezberdinei beraien eremuetan egun hau gogoraraziko duen eta emakumeon prekarizazioaren aurka egingo duen ekintza edo keinu bat egitera animatzen ditugu.

Emakume langileen esplotazioa sistematikoa da Hegoalde globalean, sistema kapitalista eta kolonial honen biziraupena bermatzen baitu. Egunez egun, gero eta emakume gehiago erail, esplotatu eta pobreziara kondenatzen ditu sistema honek.

RANA PLAZAK EDONON DAUDE! Batu egingo diren ekintzetara!