Jantzigintzaren industriako emakumeak, Larrabetzun
Azaroan Arropa Garbia Kanpaina Larrabetzura itzuliko da ehungintzaren munduko emakumeen baldintzen berri ematera. Udalerriko Udalak antolatuta, “Jantzigintzaren industriako emakumeak” jardunaldietan parte hartuko dugu hilaren 15etik 30era arte, Anguleri Kulturetxean.
Bi aste horietan Arropa Garbia Kanpainaren erakusketa ikusgai izango da Angulerin, eta inaugurazio moduan emango dugu hitzaldi bat, azaroaren 15ean, arratsaldeko 18:30etan. Sarrera beti libre izango da. Zure zain egongo gara!