Hemen dugu Hamaika Begirada – Enlazando Miradas Kongresua. Etorri!

24/09/2020

SETEM Euskadi

siguiente

Hamaika Begirada – Enlazando Miradas kongresuan izena emateko epea irekita dago jadanik! Kongresuaren bigarren edizio hau urriaren 20an, 21ean eta 22an izango da, arratsaldeko 15:45etatik 19:00etara arteko sesioietan.

Kontsumo kritikoaren, arduratsuaren eta eraldatzailearen esparruan nahiz ekonomia sozial eta solidarioaren arloan ikuspegi feminista gehitzeko eta ikasteko topagunea da. Jokoaren arauak aldatzeko espazioa.

Oraingo honetan, eta osasun egoera dela eta, kongresua ONLINE (Zoom) izango da. Parte hartzea doakoa izango da, baina beharrezkoa da izena ematea, toki kopuru mugatua baitaukagu.

Zer ageri da COVID-19aren ondorioz? Nola egin erantzukidetasun estrategiak azpikeri ez bihurtzeko? Zer alternatibak ditugu indarkeria matxistarik gabeko kontsumoa egin ahal izateko? Nola bateratuko ditugu sexu- eta genero-aniztasuna, dekolonialitatea edota antirazismoa?

Lau lan-ardatz izango ditu kongresuak:

  • Alternatibak krisiaren aurrean intersekzionalitatetik: Zer ageri da COVID-19aren krisiaren ondorioz? Publikotik eta kolektibotik abian.
  • Erakunde bizigarri eta bideragarriak: Bizitza erdigunean eta feminismoak erakunde-kultura berri baterako gida bezala.
  • Indarkeria kontsumitzen dugu? Indarkeria matxistarik gabeko kontsumo eraldatzailea sortzeko gakoak.
  • Pribilegioak mahai gainean: Sexu- eta genero-aniztasuna eta dekolonialitatea eta antirazismoa kontsumo eredu alternatiborako ekonomia sozial eta feministaren ikuspegitik.

Sartu sortu dugun webgune honetara (enlace a hamaikabegirada-enlazandomiradas.org) eta begiratu programa, hizlariak eta askoz gehiago.

Animatuko al zara? Eman izena kongresuan, dohainik, eta zalantzarik izanez gero idatzi kongresua@setem.org helbidera.

Hamaika Begirada - Enlazando Miradas Kongresua.

Informazio gehiago:

- Kongresuaren informazio osoa eta izen emateak horren WEBGUNEAN