Harimakila-tik ihesi: ihes egiten lortuko duzu?

16/09/2020

SETEM Euskadi

siguiente

Irailaren 24tik aurrera Harimakila egitasmoaren bigarren edizioa abian jarriko da, oraingo honetan Ordizian, azaroaren 28ra arte. HARIMAKILA-tik IHESI ihes-aretoa izango da Goierriko herrian, beste ekintza guztiekin batera. Hori guztia Cartonajes Nadalen -Herri Antzokiaren ondoan-.

HARIMAKILA proiektu artistikoaren helburua, Arropa Garbiaren Kanpainaren salaketan oinarrituta, Asiako ehungintzan lan egiten duten langileek jasaten duten giza eskubide urraketen inguruan sentsibilizatzea da.

Bizipenean oinarritutako esperientzia artistiko baten bidez, publikoak bere esperientzia pertsonaletik tailer hauetan langileek bizitzen dituzten baldintzak bizitzea da. Modu honetan kontsumo eta ekoizpenaren inguruko begirada kritikoa aktibatzeko asmoz, baita indarkeria matxistekin duten loturari buruz ere.

Horretarako proposamen berritzaile batean eraiki da “HARIMAKILA-tik IHESI. Tira haritik, ihes egiten lortuko duzu? Aldaketarako prest!” ihes-aretoa.

Aretoa egiteko erreserbak egiteko eta proiektuaren inguruko informazio gehiago duzu eskura Harimakilaren webgunea. Eta nahi baduzu, jarri harremanetan info@harimakila.org emaila edo 618 422140 zenbakiaren bidez.

Ihes egiten lortuko duzu?

Harimakila escape room.

Bideoa:

Informazio gehiago:

- Sartu Harimakilaren webgunean eta erreserba ezazu aretoa! HEMEN